{jcomments on}Atzokoan, saregiñen (rederas) kolektiboarekin batu ziren AZTI-Tecnaliako ikerlariak bere Sukarrietako egoitzan. Bilera honetan, beste gai batzuen artean, saregiñek orain dela 50 urte nolako baldintzetan egiten zen lan kontatu zuten: ordu kopurua, laneko tokiak, ordainketa, …
Bilera honetara etortzeko gonbidapena luzatu zitzaien gaur egun Euskadiko Saregiñen Elkartean errepresentazioa duten portu guztietako saregiñei, gaur egun jubilatuta dauden pare bat saregiñekin kontaktuan jartzeko eskaera eginez. Azkenean 6 saregiñ etorri ziren: bi pertsona Getaria, Lekeitio eta Bermeoko portu bakoitzetik. Hasiera hasieratik berain artean giro oso ona sortu zen eta kontu zaharrak zein berriak atera ziren modu natural baten.