Pasa den ostegunean, azaroaren 24an, Lekeitioko udalaren Azkue aretoan, ARRANTZAREN EZAGUTZA proiektuan parte hartu duten arrantzale eta sareginekin batu ginen.
Topaketa honen helburua proiektuaren garapenerako oinarrizkoak izan diren gure arrantzale eta sareginei proiektuaren emaitzak eta hauen difuzioaren berri ematea izan da eta, nola ez, bihotzez haien borondatea eta laguntza eskertzea ere, baina… esker on hau ez da bakarrik AZTI-Tecnaliako langileen aldetik etorri, Lekeitioko R.M. Azkue ikastolako umeak ere han egon ziren jakin min handiz arrantzale eta sareginei galderak eginez…
Nola ematen zenuten abisua zuen artean itsasora joateko ordua zenean? Zer jaten zenuten itsasoan zeundeten bitartean? Baleak harrapatzen zenituzten? Zein zen zuen lana goizetik gauera? Eta ez zineten zuen artean haserretzen?
Azalpen guztiak arretaz entzun ondoren… bai ustekabeko oparia eskaini zutena ume hauek! Bertso polit eta hunkigarri hau prestatu eta abestu zuten:
URTE ASKOAN IBILI
ZARIE ITSASOTIK
OZEANO HANDIAN
HANDIK ETA HORTIK
ASKO IKASI DABE
GURE ARRAINETATIKZUEN MISTERIOAK
DITUGU ATSEGIN
ARRANTZALEAK DOAZ
ITSAS BARRENERA
ARRAPATZEKO BERTAN
ARRAINAK SARERA
EGUNAK PASA DIRA
BADATOZ ETXERA
FAMILIA IKUSIZ
ETXEAN GELDITZERA.
ITSASONTZIA DOA
PORTUTIK KANPORA
SAREA PRESTAUTA MEDITERRANEORA
ARRAINAK ARRAPATU
ON BUELTAN PORTURA
ETXEAN AFALDUTA
LOTARA GUSTORA
Eskerrik asko!!