Ekainak 8an “Ozeanoen egun mundiala” ospatzen da eta, hori dela eta, itsasoen egoerari buruz pentsarazteko aitzakia paregabea dugu. 2010an, egun hau “Ura bizitza Iturri” (2005-2015) nazioarteko hamarkadaren barne izateaz gain, “Gure ozeanoak: aukerak eta erronkak” gaia dauka gida-hari bezala. Egun berezi honetan, AZTI-Tecnaliako Itsas Ikerketa Saileko zuzendari den Lorenzo Motos elkarrizketatu dugu.

Zein da AZTI-Tecnaliak egiten duen lana gure ozeanoak hobeto ulertu ditzagun?
1981an sortu zenetik, AZTI-Tecnaliak ozeanoak ulertu eta kudeatzeko beharrezkoa den ezagutza sustatzeko ahaleginak egin ditu, itsas ekosistemek nola funtzionatzen duten, giza jarduerei nola eragiten dieten aztertuz. Eragin zuzenak (baliabideen ustiaketa, adibidez) eta zeharkako eraginak (klima-aldaketarenak, adibidez) interesatzen zaizkigu. Horretarako, itsasoak eta bere errekurtsoak behatu, prozesuak eta elkarreraginak aztertu, eta neurri zuzentzaileek eragindako aldaketak simulatzeko ereduak garatzen ditugu, itsaso eta errekurtsoen kudeaketa aholkuak sortuz.
Nola hobe dezakegu gure ingurumena?
Ingurumena osasuntsu izateko ezinbestekoa da itsasoko bizitzaren oparotasuna eta biodibertsitatea zaintzea, eta baita itsas-aktibitate eta erabilerak modu sustengagarri batean mantentzea. Biodibertsitatea, nahitaez, errekurtso eta erabiltzaileen iraunkortasuna bermatuz jokatu behar dugun balioa dugu.
Eta zein da zientzia-jakintzaren papera?
Ingurumenak eta arrantza-politikek elkarri uztartuta egin behar dute helburu berberetarantz aurrera, bide horretan zientzia-jakintza onenenak uztarri hartuta… eta hori da AZTI-Tecnaliaren izateko arrazoia. Ikerketa esfortzua mantendu eta bultzatzea, administrazioen (erakunde komunitariok, Estatua eta, batez ere, Eusko Jaurlaritza) eta enpresen laguntzari zor diegu. Eta ezin dezakegu ahaztu gure euskal arrantza-sektorearen konpromisoa: bere baliabideen iturria dela jakinda, itsas ingurunearekin konprometituta daudelako. Beraiei, guztiei, gure esker beroena…