1992an, Hong Kong-etik zetorren ontzi batek garraiatzen zituen gomazko 30.000 jostailuen kargamentua isuri zuen Ipar Pazifiko itsasora. Haizeak eta itsaso-lasterrak bultzatuta, ahate horien flotak munduan egin diren bidai handienetako bat hasi zuen. Urteetan zehar eta milaka kilometro bidaiatuz, Australia, Indonesia eta Europako kostaldeetara heldu ziren.
Bazenekien…?
… autobide ozeaniko hauek kontinenteak inguratzeaz gain biraketa handiak egiten dituztela, eta beraien erdian makro hondakin kopuru handiak metatu daitezkeela?
.. itsaso lasterrak mekanismo ezberdinengatik sortu daitezkeela: lurraren errotazioa, haizeak, uraren gazitasunaren edo tenperaturaren aldaketa?
… behin kostaldeetatik gertu, makro hondakinak erraz iritsi daitezke hondartzara marearen efektuagatik edo haizeak eta olatuek bultzatuta?
… makro hondakinak lurretik itsasora heldu daitezke haizeagatik edo ibai eta errekastoak herrestatua, edo estoldetatik ekaitz baten ondoren?