Uraren Euskal Agentziak (URAk), AZTI-Tecnaliari agindu dio proiektu bat egitea Euskadiko estuarioetako itsas belardien babes eta berreskuratzea lortzeko. Proiektu hau URAk abian duen EAEko uren egoera ekologikoaren jarraipenerako programaren barne dago. Hain zuzen ere, itsasertz eta trantsizio uren jarraipenerako sarean.
Itsas fanerogamen landare taldearen barne dauden landareek osatzen dituzte itsas belardi hauek. Normalean estuarioetan hazten dira, eta sistema hauetako ekologiarako oso garrantzitsuak dira. Izan ere, arrain, krustazeo eta beste animalia mota izaten dira bera baitan. Proiektuarekin, URAk bilatzen du konkretatzea zein zonalde diren egokienak , euskal estuarioetan, itsas belardiak berreskuratzeko. Burututako azken ekintza Plentzian izan da: Oka estuariotik ekarritako Zostera Noltei aleak birlandatu dira.
Ikerketa ildo hau 2008an jarri zen abian. Helburua zen euskal estuarioetako itsas belardiez ezagutza sakontzea. Harez geroztik, txostenak urtero argitaratu dira, egindako ekintzak eta lortutako emaitzak azalduz.
Europa bertoko landa espezie autoktonoa da Zostera Noltei-a eta bertoko itsas belardietan izaten da. Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendan, “galtzeko arriskuan” dagoen espeziea gisa islatu dute. Oso garrantzitsua da espeziaren gaur eguneko egoera ezagutzea, eta, estuarioetan, haren egotea eta garatzea lortzea, itsas ekosistemarentzat dituen onurengatik bereziki. URAren helburua da -AZTIrekin, lankidetza estuan- konkretatzea euskal itsasadarretako zein zonalde diren egokienak itsas belardiak berreskuratzeko, landa birlandatzeko…
EAEko 12 itsasadarretatik, soilik hiruk -Lea, Oka eta Bidasoa- dituzte itsas fanerogama hauek. Azken birlandaketa Plentziako estuarioan -Junkera aldean, Plentzian- egin da: OKA estuariotik etorritako Zostera Noltei aledun sedimentuak jarrita. (Aldez aurretik eginak dira halako birlandaketak bai zonalde berdinean zein Zumaian, Urolako estuarioan). Guztiak, proba pilotuak: helburua ez baita itsasbelardiak berreskuratzea, baizik eta aztertzea landareak duen ahalmena zonalde hauetan bizitzeko. Beraz, espeziea berriro sartzea hurrengo beste fase bati dagokio; alegia, birlandaketa intentsiboagoa, eta eskala nagusiagoa behar duen fasea.
Itsas belardien eginkizunak garrantzitsuak dira, oso. krustazeo eta arrai ezberdinen arrainkumeentzat gotorleku (Izkira, kasu). Arrai eta uretako hegazti batzuentzat (ahate eta antzar) elikagai. Iragazki gisa dihardute eta ,beraz, partikula esekiak xurgatu eta lurzoruan finkatzen dituzte -uraren kalitatearen mesederako-. Oxigenoa askatu eta CO2 harrapatzen dute. Kostaldea ere babesten dute. Alde batetik erroek finkatzen baitituzte sedimentuak eta, horrela higadura saihesten da. Bestetik, landare beroiek olatu eta korronteen higadura efektua murrizten dute. Alga eta muskuiluentzat euskarri dira.
Giza ekintza: haren desagerpenaren zergaitia
Euskadin, itsas fanerogamoak itsasgora eta itsasbehera arteko zonaldetan hazten dira. Kostatik gertutasun hori dela, giza ekintzak kalte ditzake. Espeziaren atzerakada azaltzen da haren habitat-a okupatu delako azpiegitura, errepide, pasealeku edota eraikuntzekin. Itsaski bilketak ere ez dio onik egiten, itsasbelardia kokatzen den sedimentuak mugitzen baititu. Sakontasun gutxiko ainguralekuek ere kalte egiten diote, itsas beheran ontzien hondoak zuzenean talka egiten dutelako sedimentuekin. Azkenik, uraren edota itsas hondoaren kutsadurak ez du laguntzen espeziearen hazkundean.
Itsas belardien onurak nabarmenak dira; beraz, haien galerak zuzenean dakar kostako ekosistemen ondare ekologiko eta ekonomikoaren murrizketa. Fanerogamen desagertzeak berekin dakar itsas produktibitate eta biodibertsitatearen jaistea, uren kalitatearen kaltetzea, oxigenazio eskasia, itsas hondoaren desegonkortasuna edota itsas baliabideen murrizketa. Ondorio hauek zuzenean kaltetzen diote gizarteari (arraintza, turismoa…).
Bertoko estuarioen tipologia eta habitat-ak kontuan izanda, AZTI-Tecnaliako ikerlariek deritzote itsas belardi CO2 hauek, iraganean, euskal estuario guztietan izan zitezkeela. Alabaina, XX. mendeurrenean, Nerbioi eta Oiartzun estuarioetan soilik jaso da idatziz haren presentzia.