Kirol-arrantzari buruzko bere gogoeta literarioa horrela hasten du Eduardo Medinak: “Urteetan gizakiak bizirauteko oinarrizko beharrak asetzeko egin du arrantza. Gaur egun, berriz, oso gutxik behar dute arrantza bizirauteko. Esan dezakegu arrantza behar biologikoa edo/eta ekonomikoa izateari utzi eta kirol izaera ludikoagoa hartzen hasi denean sortu dela kirol arrantza“.
Kirol-arrantzari buruzko bere gogoeta literarioa horrela hasten du Eduardo Medinak: “Urteetan gizakiak bizirauteko oinarrizko beharrak asetzeko egin du arrantza. Gaur egun, berriz, oso gutxik behar dute arrantza bizirauteko. Esan dezakegu arrantza behar biologikoa edo/eta ekonomikoa izateari utzi eta kirol izaera ludikoagoa hartzen hasi denean sortu dela kirol arrantza“.
Ez dago albiste dokumentaturik garai urrun haietan artisau arrantzan aritzen zirenak nola mugitzen ziren edo marinel berriak noiz hasi ziren sortzen azaltzen duenik.
Dokumentu zaharretan lehorretik beren kanaberekin arrantzatzen zuten arrantzaleen irudiak antzeman ditzakegu. Eta denboran aurrerago, grabatu zaharretan ikus dezakegu nola 1840an baziren txalupak, traineruak, potinak eta baidekoak; astean zehar arrantza profesionalerako erabiltzen ziren eta larunbatetan eta igandetan aisiarako edo, astean behar bezain ona izan ez bazen, familien elikagaien osagarri.
Lehenengo traineruak agertzen hasi ziren, botinera (txalupa) tripa-handien oso bestelakoak. Txalupa horiek zingo handiagoko ontziak ziren, funtsean belaz mugitzen zirenak, eta kaitik atera eta kaira sartzeko arraunak erabiltzen zituztenak.
Bizibiderako ez den arrantzaren sorrera, beraz, bela txikiak zituzten ontziei loturik dago. Arrantzarako zaletasuna zutenek horietan harrapaketak egiten zituzten, batez ere, asteburutan.
4 edo 6 metroko luzera, 1,5 metroko erruna eta 50 metroko garaiera zuten ontziak ziren. Bizkarrik gabeko ontziak ziren eta haize oihalez mugitzen ziren. Ia guztiak zurezkoak ziren eta beita eta harrapakinak bizirik mantentzeko haztegi txiki bat izaten zuten. Mota guztietako tresnak, lanbasak, xukaderak, okerdurak orekatzeko burdinak, salabardoak eta abar eramaten zituzten.
1900-1915 urteen bitartean itsasontzi haietan lan egiteko modua oso erraza zen. Patroi bat, ontzi-jabea ere bazena, eta 15 urteko mutil bat edo bi, kostatik oso hurbil zeuden uretan ibiltzen ziren.
Denbora pasa ahala, moda berriei jarraiki, olgetarako erabiltzeko birmoldatuz joan dira ontzi hauek. Eboluzio-aldaketa horien barruan gertaera garrantzitsua izan zen tradizioko popa beste popa borobilago batera aldatzeam gurutze ontzi.itxurakoa, pixkanaka txipiroi-ontzien eredu bihurtuz.
Euskal ontziolak, Olaciregui, Garín, Astondoa, Udondo eta Cortázar, izan dira tradizioko ontzi hauek aztertu eta jolas-arrantzarako edo aisiarako ontzi izateko birmoldatu dituztenak.
1947an Hondarribiko Javier Garínek berariaz kirol-arrantzarako eraiki zuen ontzi bat, garai bateko batel bat oinarri hartuta. 4,9 metroko luzera du, 1,20 metroko erruna eta 0,48 metroko garaiera. Hain da esanguratsua aldaketa hau, non ontzia Donostiako Itsas Museoan dagoen.
50eko hamarkadak inflexio-puntu garrantzitsua markatu zuen. Arrantza aisiarako aukera bezala ezartzen hasi zen. Ontziolak gero eta ontzi gehiago eta hobeak eraikitzen hasi ziren. Eta horrela, ordura arte jolas-arrantza zenak alderdi berri bat garatu du pixkanaka: kirola.
Ontziak kostaldetik gero eta gehiago urrutiratu daitezke, gero eta motor azkarragoak eta seguruagoak dituzten eta lehenengo arrantza lehiaketak antolatzen hasi dira.
Iturria: “Kirol-arrantza euskadin”. Julio Ruiz de Velasco Tissier