Mundu guztian ekainak 5ean ospatzen den Ingurugiroaren eguna dela eta, Euskadiko Biodibertsitate Zentroak BIODIBERSIKA, Biodibertsitateraren aldeko Musika jaialdiaren II. edizioa prestatu du. 15 ordutan, eta geratu gabe, Euskadiko Biodibertsitate Zentroaren kanpoaldean mota eta jatorri askotako musikak bilduko dira ahal besteko dibertsitatea lortzeko, eta, horrela, musikaren barruko berezitasunen, ñabarduren edo interpretazioen garrantzia erakutsiko da, gauza bera gertatzen baita biodibertsitatea osatzen duten gizabanako, espezie eta ekosistemekin.

Horrez gain, artea, musika eta sostengarritasuna batzen duten aktibitate eta tailerrak egingo dira, trukezko merkatu batez gain. Txikienek haurrentzako gune bat izango dute: labirinto natural bat eta orain dela gutxi Zentroak jarri dituen kulunkak.
Kontzertu, tailer eta aktibitate guztietara sarrera dohainekoa izango dira.
INFORMAZIO OROKORRA:
- EGUNA: Larunbata, 2011ko ekainaren 4a (Ingurumenaren Nazioarteko Eguna)
- TOKIA: Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroaren kanpoko eremua-Madariaga Dorrea (Busturia-Bizkaia)
- ORDUTEGIA: 12:00 – 03:00 (12 ORDU MUSIKA).
Programa guztia hemen ikusi dezakezu.