facebook
linkedin
twitter
youtube
email
Impacto de la pandemia COVID-19 sobre la actividad de pesca marítima recreativa
Real Decreto de Pesca Recreativa en Aguas exteriores: abierto plazo de observaciones
Aplicación de pesca recreativa
Recogida de Datos sobre Pesca Recreativa en Euskadi – 2020
Recogida de datos sobre pesca recreativa: ya tenemos ganador del sorteo
  • ITSASNET
  • BIODIVERSIDAD
    • Especies del Cantábrico
  • COSTA
  • PESCA
    • Gestión de recursos pesqueros
      • Pesquerias pelagicos
      • Pesquerías demersales
      • Pesquería túnidos
      • Bacalao y especies asociadas
    • Total de Capturas Permitidas (TACs)
    • Artes de pesca
    • Netfish: red de desarrollo industria pesquera
    • Observatorio de pesca artesanal
    • Observatorio de pesca marítima recreativa
    • Servicio de teledetección a bajura (oceantictxiki)
  • OCEANOGRAFÍA
  • CAMBIO CLIMÁTICO
    • Indicadores climáticos
  • TECNOLOGÍAS

Duela 120 milioi urte Aralarren zegoen itsasoaren kondizioak ezaugarritu ditu tesi batek

31 Mar 2010
itsasnet
0

Txindoki Araotzetik. Argazkia: María Isabel MillánBehe Aptiarra (duela 120 milioi urte inguru) bolkanismo biziko garaia izan zen Lurrean. Erupzioek CO2 kopuru handia igorri zuten atmosferara, eta karbonoaren zikloa irauli. Horren ondorioz, aldaketa handiak izan ziren lur-sistemari dagokionez. Aldaketa horiek Aralarreko itsas ingurumenean (orduan itsasoa zen) nola eman ziren aztertu du María Isabel Millán ikertzaileak, eta ezusteko bat baino gehiago izan du. UPV/EHUn aurkeztutako doktore-tesian azaldu ditu ondorioak.

Txindoki Araotzetik. Argazkia: María Isabel MillánBehe Aptiarra (duela 120 milioi urte inguru) bolkanismo biziko garaia izan zen Lurrean. Erupzioek CO2 kopuru handia igorri zuten atmosferara, eta karbonoaren zikloa irauli. Horren ondorioz, aldaketa handiak izan ziren lur-sistemari dagokionez. Aldaketa horiek Aralarreko itsas ingurumenean (orduan itsasoa zen) nola eman ziren aztertu du María Isabel Millán ikertzaileak, eta ezusteko bat baino gehiago izan du. UPV/EHUn aurkeztutako doktore-tesian azaldu ditu ondorioak.

“Palaeoceanographic changes record during the Early Aptian of Aralar” (Aldaketa paleozeanografikoen erregistroa Aralarreko Behe Aptiarrean) izena du Millanen doktore-tesiak. Aralarren ezaugarri geologikoak kontuan hartuta, Behe Aptiarrean izan ziren aldaketek bertako sedimentuetan ere arrastoa utzi zuten susmoa zuen Millanek, eta bertako azaleratzea zehatz-mehatz aztertzeari ekin zion. Hain zuzen ere, Aralarren garai hori islatzen duten materialak orain arte aztertutakoak baino adierazgarriagoak direla ikusi du ikertzaileak, eta hori izan da tesiko lehen ezustekoa. Izan ere, munduko beste toki batzuetan geruza-multzoek 20 metroko lodiera dute Behe Aptiarra ikertzeko, eta Aralarren, berriz, 1.000 metrorainokoak aurkitu ditu Millanek.

{xtypo_quote_right}Aralarren geruza-multzoek 1.000 metrotarainoko lodiera dute Behe Aptiarra ikertzeko, munduko beste toki batzuetan 20 metrokoa besterik ez duten bitartean.{/xtypo_quote_right}

Beste inon topatu ez duten gertakaria

Behe Aptiar garaian OAE1a (Oceanic Anoxic Event 1a) delakoa izan zen itsasoko aldaketa global nagusienetakoa; itsas hondoko oxigenoaren bat-bateko murrizketa, alegia. Fenomeno hori Aralarren ere erregistratu zela frogatzeko asmoz, hainbat metodologia baliatu ditu Millanek. Batetik, ammonite fosilak erabili ditu; harrien adina zehazteko oso onak dira eta sedimentu artean horietako asko aurkitu ditu. Bestetik, teknika analitikoak baliatu ditu materia organikoan aberastutako harriak identifikatzeko. Izan ere, garai hartan atmosferan eta ozeanoan zerbait garrantzitsua gertatzen zenean, black shales izeneko harri batzuk agertzen ziren ozeanoen hondoan; harri horiek materia organikoz aberastuta zeuden, eta horren arrastoak gordetzen zituzten geruzetan. Karbonoaren isotopo egonkorrak erabili ditu, gainera, Millanek, haren jatorria eta proportzioa CO2-kontzentrazioaren araberakoa delako eta, Behe Aptiarrean, hain zuzen ere, jatorri bolkanikoko CO2-aren ugaritze handia gertatu zelako. Hori horrela, OAE1a gertakariaren adierazle diren harriak aurkitu ditu sedimentuen artean, eta, beraz, mundu osoko fenomeno hura Aralarren ere gertatu zela egiaztatu du.

OAE1a gertakariaren bila zebilela, oraingoz Aralarren soilik aurkitu duten beste gertakari bati ere atzeman dio Millanek. Izan ere, materia organikoan aberastutako beste sedimentu-tarte bat ere aurkitu du, gertakari geologiko handi baten erakusgarri. Tarte horretan aurkitutako ammoniteek erakusten dutenez, gertakari hori ez dagokio OAE1a gertatu zen garai berberari, beranduagoko bati baizik: Behe Aptiar Garaia. OAE1a gertakari zabalaren azpigertakari bat izan daitekeela uste du Millanek. Tokiko gertakaria litzateke honako hau, ez baita beste inon halakorik agertu oraingoz, eta ikertzeke dago beste inon baliokiderik ote duen.

Iturria: Basque Research

About the Author

Leave a Reply Cancelar respuesta

*
*

Recent

Popular

Comments

pesca_recreativa_covid_foto_iñaki_artetxe

Impacto de la pandemia COVID-19 sobre la actividad de pesca marítima recreativa

16 Dic 2021
No Responses.
pesca recreativa

Real Decreto de Pesca Recreativa en Aguas exteriores: abierto plazo de observaciones

28 Abr 2021
No Responses.

Aplicación de pesca recreativa

18 Dic 2020
No Responses.

Nueva aplicación móvil: manual de identificación rápida de las especies pesqueras

01 Ago 2013
1 Comment

GEPETO. Compartir conocimiento para una pesca sostenible

13 Feb 2013
1 Comment

Europa se une por un desarrollo sostenible de la pesca artesanal

30 Nov 2009
1 Comment

Es el momento preciso para realizar...

19 Ene 2016

Muchos aficionados dedicados a la cría...

17 Ene 2016

¿Quién fue el artista que mando drenar...

14 Abr 2014
itsasnet.com by AZTI is licensed under a Creative Commons Attribution-Noncommercial-Share Alike 3.0 Spain License
  • itsasnet.com 2014 -Aviso Legal- Política de Privacidad- Política de cookies