Behin grabaketak bukatuta, AZTI-Tecnaliako taldeak aurrera egin du bideoaren prestaketarekin. Gaur Sukarrietan bildu dira bideoa grabatu duten “Ink” produktorako arduradunekin hurrengo pausoak prestatzeko.
Bileran, bideoaren nondik norakoak (luzeera, estiloaren definizioa eta doblaketa, beste batzuen artean) zehaztu dira. Horrela, alor bakoitzeko (bajura, atun-ontzi-izozgailu, arrastrero eta sareginak) 10 minutu inguruko bideo bat ateratzea definitu dute eta, arrantzalei egindako elkarrizketez gain, bideoak egiten behar izango dituzten beste errekurtso grafiko batzuk definitu dira.
Horrez gain, arrantzaleen partaidetza nola eskertu bilatzeko modu hoberenaren bila aritu dira. Baina, azkenengo hau, sekretuan mantentzeko eskatu digute!