Aurten Bermeoko Arrain Azokaren 16. edizioa egingo da, maiatzaren 21etik 23ra bitartean (ostiraletik igandera). Arrantzaren munduarekin zerikusia duten zenbait ekintza eta jarduera egingo dira, esate baterako hitzaldiak, produktuen eta zerbitzuen erakusketak, kontserba-enpresetako produktuak saldu eta dastatzeko standak eta beste hainbat gauza.

Hiru egunez 30 erakusketari baino gehiago elkartuko dira Lamera parkeam euren produktuak saltzeko. Produktu horietako batzuk ohiko dendetan aurkitzea erraza ez denez, bitxikeriak topatzeko aukera paregabea izan daiteke.
Edizio bakoitzean, gai bati eskaintzen dio azokak arreta berezia, eta Hegaluze saria ematen die Bermeoren alde lan egin duen lagun, enpresa edo talde bati. Hegaluze sariak urteko ekimen puntual bat edo bilakaera profesional bat saritu nahi du, Bermeoko herriaren izena zabaldu etagoratu duen edo herriaren alde lan egin duen norbaiti emanez. Herritarrek euren proposamenak aurkezteko aukera dute, eta gero batzorde batek erabakiko du.