AZTI-Tecnaliaren eta Garraio eta Herri Lan Sailaren Pasaiako estazio ozeanografiko eta meteorologikoak (OM) zortzi urte bete ditu, eta denbora-tarte horretan erreferentziako zentro bilakatu da, bai ozeanoaren neurketa fisikoko sareak aztertzeko, bai jendeari unez une itsasoaren eta atmosferaren egoeraren berri emateko.

Euskadin eraikitako mota horretako lehen estazio ozeanografiko eta meteorologikoa izan zen Pasaiakoa, eta estazio horretako sentsoreek bi neurketa-mota egiten dituzte: olatuak, itsasaldiak, itsasoko uraren ikuspen-maila, uhertasuna eta tenperatura neurtzen dituzte batetik, eta ohiko aldagai meteorologikoak, bestetik. Pasaiakoaren ondotik etorri ziren Bilbo, Armintza, Bermeo, Ondarroa, Getaria eta Hondarribiko portuetan ezarritako estazioak. Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herri Lanen Sailari dagozkio estazio horiek guztiak, eta AZTI-Tecnaliak parte hartzen du horiek mantentzeko lanetan.
Estazioei eta Donostiako nahiz Matxitxakoko ur sakonetako plataformei esker, Bizkaiko Golkoan monitorizazio ozeanografikorako instalazio onenak dituen kostaldea da Euskadikoa.
Informazio gehiago: http://estacion.itsasnet.com