facebook
linkedin
twitter
youtube
email
Impacto de la pandemia COVID-19 sobre la actividad de pesca marítima recreativa
Real Decreto de Pesca Recreativa en Aguas exteriores: abierto plazo de observaciones
Aplicación de pesca recreativa
Recogida de Datos sobre Pesca Recreativa en Euskadi – 2020
Recogida de datos sobre pesca recreativa: ya tenemos ganador del sorteo
  • ITSASNET
  • BIODIVERSIDAD
    • Especies del Cantábrico
  • COSTA
  • PESCA
    • Gestión de recursos pesqueros
      • Pesquerias pelagicos
      • Pesquerías demersales
      • Pesquería túnidos
      • Bacalao y especies asociadas
    • Total de Capturas Permitidas (TACs)
    • Artes de pesca
    • Netfish: red de desarrollo industria pesquera
    • Observatorio de pesca artesanal
    • Observatorio de pesca marítima recreativa
    • Servicio de teledetección a bajura (oceantictxiki)
  • OCEANOGRAFÍA
  • CAMBIO CLIMÁTICO
    • Indicadores climáticos
  • TECNOLOGÍAS

Ozeanoaren banda garraiatzailea

17 Ago 2010
itsasnet
0

Argazkia: J. Cook/WHOIEkuatorearen eta poloen batez besteko tenperaturak desberdinak dira, Lurrak Eguzkiarekiko duen inklinazioaren ondorioz. Hala ere, diferentzia hori batek pentsa lezakeena baino askoz txikiagoa da. Izan ere, ozeanoek eta atmosferak poloetara eramaten dute beroa, eta oreka atseginagoa izatea ziurtatzen dute (gizakientzat, behintzat), Ekuatoreko tenperaturak hoztuz eta poloetakoak berotuz.

Ekuatorearen eta poloen batez besteko tenperaturak desberdinak dira, Lurrak Eguzkiarekiko duen inklinazioaren ondorioz. Hala ere, diferentzia hori batek pentsa lezakeena baino askoz txikiagoa da. Izan ere, ozeanoek eta atmosferak poloetara eramaten dute beroa, eta oreka atseginagoa izatea ziurtatzen dute (gizakientzat, behintzat), Ekuatoreko tenperaturak hoztuz eta poloetakoak berotuz.

Ezkerrean: Ipar Atlantikoko gainazaleko ur beroek iparralderantz egiten dute (marra gorriak), eta hegoalderantz doan sakoneko ur hotzen fluxua ordezkatzen dute (marra urdinak). Hala, beroa iparralderantz garraiatzen da, eta Europarantz, ekialderantz, doazen haizeak berotu egiten dira (gezi gorri handia). Urtzen ari den izotzaren ondorioz, sistemari ur geza kantitate handi bat gehituko balitzaio (eskuinean), itsasoko ura ez litzateke Ipar Atlantikoan hondoratuko. Horrenbestez, baliteke ozeanoaren iparralderako bero-garraioa gelditzea; horren ondorioz, Europa gaineko haizeak askoz hotzagoak izango lirateke, berotze globala gertatu arren (gezi urdin handia).
(Argazkia: J. Cook/WHOI)

Gainazaleko lasterren eta sakonekoen bidez garraiatzen dute ozeanoek beroaren erdia, ozeanoen ‘banda garraiatzaile’ izenez ezagutzen den sistemaren bidez (zirkulazio termohalinoa, ikus beheko irudia). Golkoko itsaslasterra da gehien erabiltzen den ozeanoko ibilbideetako bat, eta, ekialdetik, Europa berotzen du. Segundoro hamarka milioi metro kubiko ur tropikal bero garraiatzen ditu gainazaleko laster horrek. Eta latitude ertaineko eguraldi-sistemak, oro har, mendebaldetik ekialdera mugitzen direnez, Golkoko itsaslasterrari esker Napoli New York baino beroagoa da, biak Ekuatoretik distantzia berera egon arren.

Bestalde, ura atmosferara lurruntzeak ur gaziagoa eta hotzagoa (eta, beraz, dentsoagoa) uzten du atzean. Ondorioz, gainazalaren azpiko urak dira dentsoenak, hotzenak eta gazienak munduko edozein lekutan, eta Ipar Atlantiko polarrean eratzen dira gehienbat, neguko muturreko lurruntzearen eta beroa galtzearen ondorioz; azal azpiko ozeano gehiena izoztetik gradu gutxi batzuetara egon ohi da.

Ozeanoaren banda garraiatzaileak egiten duen bidea.
(Argazkia: J. Doucette/WHOI)

Ipar Atlantiko polarrean sortutako sakoneko ur hotz, gazi eta dentso horiek, jatorritik hegoalderantz doazen fluxu sakonek garraiatzen dituzte, eta, ehunka urteren poderioz, beste zenbait ozeanoetara hedatu ondoren, haizeak eta mareek gainazalera ekartzen dituzte berriro ere. Han, eguzkiak berotu eta euriak gezatu egiten dituzte. Azkenik, poloetara itzultzen dira ozeanoaren gainazaletik, eta berriz ere zikloa errepikatzen da.

Bada, gizakiak eragindako aldaketa kontuan hartzen duten klimaren eredu gehienek erakusten dute ozeanoaren banda garraiatzailea moteldu egingo dela klima berotu ahala.

Iturria: Zientzia.net

About the Author

Leave a Reply Cancelar respuesta

*
*

Recent

Popular

Comments

pesca_recreativa_covid_foto_iñaki_artetxe

Impacto de la pandemia COVID-19 sobre la actividad de pesca marítima recreativa

16 Dic 2021
No Responses.
pesca recreativa

Real Decreto de Pesca Recreativa en Aguas exteriores: abierto plazo de observaciones

28 Abr 2021
No Responses.

Aplicación de pesca recreativa

18 Dic 2020
No Responses.

Nueva aplicación móvil: manual de identificación rápida de las especies pesqueras

01 Ago 2013
1 Comment

GEPETO. Compartir conocimiento para una pesca sostenible

13 Feb 2013
1 Comment

Europa se une por un desarrollo sostenible de la pesca artesanal

30 Nov 2009
1 Comment

Es el momento preciso para realizar...

19 Ene 2016

Muchos aficionados dedicados a la cría...

17 Ene 2016

¿Quién fue el artista que mando drenar...

14 Abr 2014
itsasnet.com by AZTI is licensed under a Creative Commons Attribution-Noncommercial-Share Alike 3.0 Spain License
  • itsasnet.com 2014 -Aviso Legal- Política de Privacidad- Política de cookies