facebook
linkedin
twitter
youtube
email
Impacto de la pandemia COVID-19 sobre la actividad de pesca marítima recreativa
Real Decreto de Pesca Recreativa en Aguas exteriores: abierto plazo de observaciones
Aplicación de pesca recreativa
Recogida de Datos sobre Pesca Recreativa en Euskadi – 2020
Recogida de datos sobre pesca recreativa: ya tenemos ganador del sorteo
  • ITSASNET
  • BIODIVERSIDAD
    • Especies del Cantábrico
  • COSTA
  • PESCA
    • Gestión de recursos pesqueros
      • Pesquerias pelagicos
      • Pesquerías demersales
      • Pesquería túnidos
      • Bacalao y especies asociadas
    • Total de Capturas Permitidas (TACs)
    • Artes de pesca
    • Netfish: red de desarrollo industria pesquera
    • Observatorio de pesca artesanal
    • Observatorio de pesca marítima recreativa
    • Servicio de teledetección a bajura (oceantictxiki)
  • OCEANOGRAFÍA
  • CAMBIO CLIMÁTICO
    • Indicadores climáticos
  • TECNOLOGÍAS

Itsasoaren tenperatura epeltzeak ondo omen datorkio legatzaren populazioari

01 Sep 2011
itsasnet
0

LegatzaLegatzaren arrantza etengabea da Ozeano Atlantikoko Europako uretan, eta, hala ere, ondo samar eutsi dio. Izan ere, gizakiak okertutakoa zuzentzeko ahalmena du batzuetan naturak. Horren lekuko izan da Nerea Goikoetxea AZTI-Tecnaliako ikertzailea. Iparraldeko legatz europarraren populazio-dinamika ikertu du, eta ikusi du ingurunea alde izan duela espezieak 90eko hamarkadatik hona: itsasoa epeldu da, eta larbak hobeto eta azkarrago hazi dira horrela.

Merluza. Autor: Santiago. Creative Commons. http://www.flickr.com/photos/cproesser/2379731181/sizes/o/in/photostream/ Legatzaren arrantza etengabea da Ozeano Atlantikoko Europako uretan, eta, hala ere, ondo samar eutsi dio. Izan ere, gizakiak okertutakoa zuzentzeko ahalmena du batzuetan naturak. Horren lekuko izan da Nerea Goikoetxea AZTI-Tecnaliako ikertzailea. Iparraldeko legatz europarraren populazio-dinamika ikertu du, eta ikusi du ingurunea alde izan duela espezieak 90eko hamarkadatik hona: itsasoa epeldu da, eta larbak hobeto eta azkarrago hazi dira horrela.

Beraz, arrantzaren erruz biomasa txikiagoa izan arren, larben biziraupen-tasa handitu da, eta belaunaldi batek beste belaunaldi oparo bati bide egiteko aukerak ere bai. UPV/EHUn aurkeztu du tesia Goikoetxeak, eta izenburu hau du: Influence of the northeastern Atlantic oceano-meteorological variability on the northern hake (Merluccius merluccius). Analysis of the 1978-2006 period.

Goikoetxeak bere ikerketan egiaztatu duenez, populazio-dentsitateari lotutako faktoreak (arrantza eta horrek legatz ugalkorren kopuruan duen eragina) garrantzitsuak dira espeziearen gorabeherak ulertzeko. Baina horiek bezain garrantzitsuak izan daitezke dentsitatearekin zerikusirik ez duten beste auzi batzuk; ingurune-kondizioak, kasu. Tesian azaldu duenez, horren erakusgarri da 90eko hamarkadatik hona gertatutakoa.
Biomasa behera, erreklutamendu-arrakasta gora

Goikoetxeak egiaztatu duenez, bereziki 1985a eta 1990a bitartean, izugarri jaitsi zen legatz helduaren populazioa (SSB edo biomasa ugaltzailearen stocka), neurririk gabeko arrantzaren ondorioz, seguruenik. Faktore horri bakarrik erreparatuz gero, belaunaldiz belaunaldi legatzaren erreleboak arriskuan egon beharko luke; baina ez da hala izan. Nahiz eta SSBk zein erreklutamendu orokorrak (ugalkor izan arte bizirauten duten legatz gazteen kopurua) behera egin, erreklutamendu urriago hori arrakastatsuagoa izan da, 90eko hamarkadatik aurrera. Hau da, belaunaldi horietako bakoitzak errundako arrautza gehiagok iraun dute bizirik, proportzioan, legatz heldu bihurtu arte. Ikertzaileak naturari egotzi dio hori: 90eko hamarkadara arte, arrantzak kalte egin zion legatzaren populazioari; baina ordutik hona ingurune-kondizio onuragarriak gertatu dira, eta horrek eragin handiagoa izan du arrantzaren ondorio negatiboek baino.

Zehazki, Goikoetxeak esplikatu du erregimen-aldaketa ekologiko bat gertatu zela Ozeano Atlantikoko ipar-ekialdeko plataforma kontinentalean, eta horrek iparraldeko legatz europarraren bizileku diren urak berotu zituela. Beroketa 80ko hamarkadaren bukaeratik 90ekoaren erdialdera gertatu zen. Batetik, NAO indize positiboa izeneko fenomenoa gertatu zen: Islandia inguruko behe-presioak asko jaitsi ziren, eta Azoreetako goi-presioak, berriz, asko igo. Bestetik, aldi berean, Golkoko itsaslasterra indartu zen. Horrek guztiak ur beroaren ipar-ekialderanzko garraioa handiarazi zuen. Hain zuzen ere, berotze-fase hori guztia eta legatzen erreklutamendu-arrakastaren handitzea aldi berean izan ziren.

Epelago, azkarrago

Horrenbestez, Goikoetxeak ondorioztatu du tenperatura epelak onuragarriak izan daitezkeela legatzarentzat, haren bizitzako lehen faseetan, batez ere. Tenperatura beroagoek handitu egiten dute errute-garaia eta -eremua, eta, beraz, oso litekeena da bizirik iraungo duten aleen kopurua handiagoa izatea. Gainera, larbak epelean azkarrago hazten direnez, denbora-tarte txikiagoan dira zaurgarriak, eta errazagoa da bizirik irautea. Uraren ipar-ekialderanzko garraioak, bestalde, azkartu eta erraztu egiten du errute-eremuetatik hazkuntza-eremuetarako bidaia, eta, horren ondorioz, legatzak gune egokiagoetan hazten dira. Horrekin guztiarekin, erreklutamendu-arrakasta handitzen da.

Horrenbestez, nahiz eta espeziearen belaunaldi-erreleboan eragin handia izan dezakeen legatzen populazio helduaren kopuruak (arrantzak baldintzatzen du), ingurunearen inpaktua ere aintzat hartu beharrekoa da. Haizearen garraioa, ipar-hemisferioko tenperatura-aldaketak, bai eta errute-garaian eskuragai dagoen elikagai-kantitatea ere, aipatu ditu Goikoetxeak ingurune-faktore horien artean.

Nerea Goikoetxea. AZTI-TecnaliaEgileari buruz

Nerea Goikoetxea Bilbao (Bermeo, 1980) Biologian lizentziatua da, eta Itsas Ingurumenari eta Baliabideei buruzko europar masterra egin du. Xabier Irigoienen zuzendaritzapean idatzi du tesia; Azti-Tecnaliako Ozeanografia, Biologia eta Ekosistemak zein Baliabide Pelagikoen Kudeaketa sailen koordinatzailea da Irigoien. Era berean, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Zoologia eta Animalia Zelulen Biologia Sailean defendatu du tesi-egileak bere lana. Azti-Tecnalian egin du tesia Goikoetxeak, eta bertako ikertzailea da gaur egun.

Iturria: Basque Research

About the Author

Leave a Reply Cancelar respuesta

*
*

Recent

Popular

Comments

pesca_recreativa_covid_foto_iñaki_artetxe

Impacto de la pandemia COVID-19 sobre la actividad de pesca marítima recreativa

16 Dic 2021
No Responses.
pesca recreativa

Real Decreto de Pesca Recreativa en Aguas exteriores: abierto plazo de observaciones

28 Abr 2021
No Responses.

Aplicación de pesca recreativa

18 Dic 2020
No Responses.

Nueva aplicación móvil: manual de identificación rápida de las especies pesqueras

01 Ago 2013
1 Comment

GEPETO. Compartir conocimiento para una pesca sostenible

13 Feb 2013
1 Comment

Europa se une por un desarrollo sostenible de la pesca artesanal

30 Nov 2009
1 Comment

Es el momento preciso para realizar...

19 Ene 2016

Muchos aficionados dedicados a la cría...

17 Ene 2016

¿Quién fue el artista que mando drenar...

14 Abr 2014
itsasnet.com by AZTI is licensed under a Creative Commons Attribution-Noncommercial-Share Alike 3.0 Spain License
  • itsasnet.com 2014 -Aviso Legal- Política de Privacidad- Política de cookies