facebook
linkedin
twitter
youtube
email
Impacto de la pandemia COVID-19 sobre la actividad de pesca marítima recreativa
Real Decreto de Pesca Recreativa en Aguas exteriores: abierto plazo de observaciones
Aplicación de pesca recreativa
Recogida de Datos sobre Pesca Recreativa en Euskadi – 2020
Recogida de datos sobre pesca recreativa: ya tenemos ganador del sorteo
  • ITSASNET
  • BIODIVERSIDAD
    • Especies del Cantábrico
  • COSTA
  • PESCA
    • Gestión de recursos pesqueros
      • Pesquerias pelagicos
      • Pesquerías demersales
      • Pesquería túnidos
      • Bacalao y especies asociadas
    • Total de Capturas Permitidas (TACs)
    • Artes de pesca
    • Netfish: red de desarrollo industria pesquera
    • Observatorio de pesca artesanal
    • Observatorio de pesca marítima recreativa
    • Servicio de teledetección a bajura (oceantictxiki)
  • OCEANOGRAFÍA
  • CAMBIO CLIMÁTICO
    • Indicadores climáticos
  • TECNOLOGÍAS

Hildako zetazeoak gure kostaldean

11 Feb 2011
itsasnet
0

Izurdeak hilda Pasadan astean, alarma guztiak martxan jarri ziren Deba, Zumaia eta Getaria aldean hilik agertu ziren 10 zetazeo zirela eta. Aste honetan, AMBAR-eko kideak hauek agertutako lekuetara hurbildu eta animalien heriotzaren arrazoiak zeintzuk diren aurkitzen saiatu dira.

Pasadan astean, alarma guztiak martxan jarri ziren Deba, Zumaia eta Getaria aldean hilik agertu ziren 10 zetazeo zirela eta. Aste honetan, AMBAR-eko kideak hauek agertutako lekuetara hurbildu eta animalien heriotzaren arrazoiak zeintzuk diren aurkitzen saiatu dira.

Izurde komuna. Argazkia: Aitor LeizaAurkitutako animaliak, mazopatik -aurkitutako zetazoetatik txikiena-, izurde listatu eta komunak, eta kalderoi komunetatik pasatzen dira, azken hau Bizkaiko uretan aurkitutakoa. Honek, bestalde, Bizkaiko golkoan bizi diren zetazeoen dibertsitatea eta aberastasuna baieztatzen du.

Dena den, AMBAR-ek dioenez, agertutako zetazeoen zenbakiak ez gaitu kezkatu behar, urte sasoi honetan gertatzen bait dira hondartze gehienak. Neguko ekaitzek eta tenperaturaren jaisteak, ale ahulduenak hiltzea suposatzen du askotan (gehienetan arnasa hartzeko arazoak direla eta). Honi, Iparraldeko haizearen presentzia gehitzen badiogu, gure kostaldera gorpuak ekartzea uler dezakegu.

Datu hauek garrantzi handia daukate gure espezie hauen biologia ulertzeko: hondartutako zetazeo bat ikertuz, espezieaz gain, bere tamaina, sexua eta distribuzioa (espaziala nahiz denborala) jaso daiteke. Horrez gain, gaixotasunak, elikadura eta ikerketa genetikoa egin daiteke, zeini esker, bere migrazioak eta areako beste populazio batzuekin duten erlazioa ulertu daiteke.

Kasu askotan ezin izan da heriotzaren arrazoia jakin, itsasoan edo harrietan gorpua egun batzuetan egon ondoren, animaliaren nahiko hondatuta agertu delako. Beste kasu batzuetan, dena den, gaixotasunaren edo nahigabeko harrapaketaren ondorio direla jakin daiteke.

Hala ere atentzioa deitzen du, agertutako zetazeo bat ikertzean, horren haragia lortzeko helburuarekin arpoiaren bitartez ehizatutako animalia izan dela (argazkian). AMBAR taldetik gogoratzen dute, guztiz debekatuta dagoela zetazeoak arrantzatzea, babestutako animalien barne sartuta daudelako. Horrez gain, animali hauek ugaztunak direnez, gizakiei pasatu diezaioketen gaixotasunak izan ditzaketela eta, ondorioz, gaixorik eta/edo kontrol sanitariorik gabeko animalien kontsumoak, ondorio larriak eragin ahal dituela jaten dituen pertsonarentzat. Azkenaldian argitaratutako ikerketa batzuek, lehenago aipatutako espezietan bruzelosia aurkitu dela esaten dute.

Arrazoien artean, asko daude… baina denon artean heriotza hauek gutxitzeko moduak dauzkagu. Irakurri nola.

Iturria: Ambar

About the Author

Leave a Reply Cancelar respuesta

*
*

Recent

Popular

Comments

pesca_recreativa_covid_foto_iñaki_artetxe

Impacto de la pandemia COVID-19 sobre la actividad de pesca marítima recreativa

16 Dic 2021
No Responses.
pesca recreativa

Real Decreto de Pesca Recreativa en Aguas exteriores: abierto plazo de observaciones

28 Abr 2021
No Responses.

Aplicación de pesca recreativa

18 Dic 2020
No Responses.

Nueva aplicación móvil: manual de identificación rápida de las especies pesqueras

01 Ago 2013
1 Comment

GEPETO. Compartir conocimiento para una pesca sostenible

13 Feb 2013
1 Comment

Europa se une por un desarrollo sostenible de la pesca artesanal

30 Nov 2009
1 Comment

Es el momento preciso para realizar...

19 Ene 2016

Muchos aficionados dedicados a la cría...

17 Ene 2016

¿Quién fue el artista que mando drenar...

14 Abr 2014
itsasnet.com by AZTI is licensed under a Creative Commons Attribution-Noncommercial-Share Alike 3.0 Spain License
  • itsasnet.com 2014 -Aviso Legal- Política de Privacidad- Política de cookies