facebook
linkedin
twitter
youtube
email
Impacto de la pandemia COVID-19 sobre la actividad de pesca marítima recreativa
Real Decreto de Pesca Recreativa en Aguas exteriores: abierto plazo de observaciones
Aplicación de pesca recreativa
Recogida de Datos sobre Pesca Recreativa en Euskadi – 2020
Recogida de datos sobre pesca recreativa: ya tenemos ganador del sorteo
  • ITSASNET
  • BIODIVERSIDAD
    • Especies del Cantábrico
  • COSTA
  • PESCA
    • Gestión de recursos pesqueros
      • Pesquerias pelagicos
      • Pesquerías demersales
      • Pesquería túnidos
      • Bacalao y especies asociadas
    • Total de Capturas Permitidas (TACs)
    • Artes de pesca
    • Netfish: red de desarrollo industria pesquera
    • Observatorio de pesca artesanal
    • Observatorio de pesca marítima recreativa
    • Servicio de teledetección a bajura (oceantictxiki)
  • OCEANOGRAFÍA
  • CAMBIO CLIMÁTICO
    • Indicadores climáticos
  • TECNOLOGÍAS

Euskal Herriko itsas ingurunearen kalitatea ebaluatzeko… itsas trikuen enbrioiak

03 Feb 2011
itsasnet
0

Itsas trikuaEstuarioak oso sistema egokia dira kutsadura ebaluatzeko. Sedimentuen metaketa jasaten duten zonaldeak dira, eta kutsatzaile ugarik dute lotura, hain zuzen ere, sedimentuen partikulekin. Ebaluazio integratua lortzeko, kutsatzaileek ingurune horretan duten eraginari buruzko azterketak egitea komeni da; toxikotasun-entseguek aukera ematen dute eraginok zenbakitan neurtzeko.

 

Itsas trikuaEstuarioak oso sistema egokia dira kutsadura ebaluatzeko. Sedimentuen metaketa jasaten duten zonaldeak dira, eta kutsatzaile ugarik dute lotura, hain zuzen ere, sedimentuen partikulekin. Ebaluazio integratua lortzeko, kutsatzaileek ingurune horretan duten eraginari buruzko azterketak egitea komeni da; toxikotasun-entseguek aukera ematen dute eraginok zenbakitan neurtzeko.

Entsegu horietan, organismo batzuk kutsatutzat jotzen diren sedimentuen eraginpean jartzen dira, toxikotasun horri lotuta organismoak jasaten duen erreakzio biologikoren bat kuantifikatzeko. AZTI-Tecnaliako ikertzailea izaki, Iratxe Menchacak bioentseguak egiten ditu enbrioi-fasean dauden itsas trikuekin (Paracentrotus lividus).

Aztergai diren sedimentuen eraginpean izan ostean, neurtu egiten da larben artean zenbatek jasan duten hazkuntza anormala; beste entseguekiko osagarria da, eta kutsaduraren ebaluazio integratua lortzea du helburu. Menchacak UPV/EHUn aurkeztu duen doktore-tesiak frogatzen du, hain zuzen, itsas trikuaren enbriogenesia adierazle toxikologiko erabilgarria dela. Desarrollo y aplicación de herramientas para la evaluación de la calidad del medio marino del País Vasco: bioensayos con Paracentrotus lividus y Corophium spp (Euskal Herriko itsas ingurunearen kalitatea ebaluatzeko erreminten garapena eta aplikazioa: bioentseguak Paracentrotus lividus eta Corophium espezieekin) du izenburu.

Iratxe Menchaca. AZTI-Tecnaliako ikerlariaAzterketak Oiartzun ibaian

Oiartzun ibaiaren (Gipuzkoa) estuarioan egindako ikerketa-kasu bati buruz dihardu Menchacak bere tesian; ikerketa horretan, besteak beste, bioentseguak egin dituzte itsas trikuen enbrioiekin. Emaitzek erakutsi dutenez, estuarioaren barrualdean ageri da kutsatzaileen kontzentrazio nabarmenena; bai eta bentosaren (hondoan bizi diren organismoak) alterazio, ingurunean eragiteko arrisku eta toxikotasun handiena ere. Toxikotasun horrek zerikusia du, zehazki, zonaldean aurkitutako materia organiko- eta amonio-edukiekin eta PAH (hidrokarburo aromatiko poliziklikoak) izenekoekin.

Emaitzok oinarri hartuta, ikertzaileak berretsi du itsas trikuen enbrioiekin egindako bioentseguak erreminta sentikorra eta erabilgarria direla, giza jarduerak itsas ingurunean eta ingurumenari dagokionez izandako inpaktua ebaluatzeko.

Gametoen erabilgarritasuna

Euskal kostaldean itsas trikuei dagokionez dagoen erabilgarritasuna ere aztertu du Menchacak beste atal batean. Bi populazio ikertu ditu horretarako: bat Donostian eta bestea Zumaian. Bi populazio horietako itsas trikuek errunaldi bakarra izaten dute, neguaren bukaeran edo udaberriaren hasieran. Donostiako populazioa egokia da urte osoan gametoen hornidurari eusteko (urtaroaren arabera desberdintasunak egon arren erabilgarritasunari dagokionez), baina Zumaiakoa mugatuagoa da.

Ingurunean sexualki garatutako itsas trikuen eskasia dagoen garaietan, prozesua laborategian susper daiteke, eta aro naturaletik kanpo gametoak lor daitezke horrela. Tesian eskuratutako emaitzetan oinarrituta, indukzioari errunaldi naturalaren garaia bukatutakoan ekitea komeni da; ugalketa-zikloa bukatu eta 60 egunera lortu dira emaitzarik onenak.

Espezie alternatiboak

Itsas anfipodo batzuk laborategian erabili eta/edo kultibatzeko aukeraz ere badihardu Menchacak tesian; helburua da populazio naturalarengana jo behar ez izatea eta itsas trikuekin egindako entseguen osagarri izatea. Corophium multisetosum eta Corophium urdaibaiense dira, hain zuzen ere, anfipodo horiek. Bi espezieon ekoizpena optimizatzeko esperimentu gehiago egitea beharrezkoa dela badio ere, Menchacak frogatu du posible dela anfipodo horiek laborategian hilabete askoan mantentzea eta kultibatzea. Batak eta besteak bizileku duten habitatari dagokionez dauzkaten desberdintasunak kontuan hartuta, Menchacak ondorioztatu du C. multisetosum dela bien artean aproposena zonalde itxiak ebaluatzeko; portuak eta ubide batzuk, kasu.

Iturria: UPV/EHU

About the Author

Leave a Reply Cancelar respuesta

*
*

Recent

Popular

Comments

pesca_recreativa_covid_foto_iñaki_artetxe

Impacto de la pandemia COVID-19 sobre la actividad de pesca marítima recreativa

16 Dic 2021
No Responses.
pesca recreativa

Real Decreto de Pesca Recreativa en Aguas exteriores: abierto plazo de observaciones

28 Abr 2021
No Responses.

Aplicación de pesca recreativa

18 Dic 2020
No Responses.

Nueva aplicación móvil: manual de identificación rápida de las especies pesqueras

01 Ago 2013
1 Comment

GEPETO. Compartir conocimiento para una pesca sostenible

13 Feb 2013
1 Comment

Europa se une por un desarrollo sostenible de la pesca artesanal

30 Nov 2009
1 Comment

Es el momento preciso para realizar...

19 Ene 2016

Muchos aficionados dedicados a la cría...

17 Ene 2016

¿Quién fue el artista que mando drenar...

14 Abr 2014
itsasnet.com by AZTI is licensed under a Creative Commons Attribution-Noncommercial-Share Alike 3.0 Spain License
  • itsasnet.com 2014 -Aviso Legal- Política de Privacidad- Política de cookies