Martxoaren 10ean Getariako Udaletxean elkartu ziren “Arrantzaren ezagutza” proiektuan parte hartu duten arrantzale eta sare-konpontzaileak, AZTI-Tecnaliak eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako esker oneko bazkari batean.
Bertan izan ziren proiektuan parte hartu duten hogeita hamar bat gizon-emakume (35 dira proiektuan parte hartu dutenak), Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Elikagaien Industriako Sailburuordea den Jon Azkue eta Arrantzako Zuzendaria den Jokin Diaz, AZTI-Tecnaliako ikertzaile diren Luis Arregi, Jose Mari Ferarios eta Estanis Mugerza, eta IMK-ko Koldo Goitiarekin batera.
Ekitaldian, Gizonek bordatutako txapela jaso zuten, emakumeek berriz, lepo-zapia. Horrez gain, proiektuaren barne egiten hari den bideoen zati bat ikusteko aukera izan zuten.
Azken bideoak, hain zuzen ere arrantza-teknika eta bere teknologi bilakaera batzen dituzten istorio konkretuak jasotzen dituzten grabaketak, apirilaren 12 eta 14 bitartean egingo den SINAVAL ferian aurkeztuko dira.