facebook
linkedin
twitter
youtube
email
Impacto de la pandemia COVID-19 sobre la actividad de pesca marítima recreativa
Real Decreto de Pesca Recreativa en Aguas exteriores: abierto plazo de observaciones
Aplicación de pesca recreativa
Recogida de Datos sobre Pesca Recreativa en Euskadi – 2020
Recogida de datos sobre pesca recreativa: ya tenemos ganador del sorteo
  • ITSASNET
  • BIODIVERSIDAD
    • Especies del Cantábrico
  • COSTA
  • PESCA
    • Gestión de recursos pesqueros
      • Pesquerias pelagicos
      • Pesquerías demersales
      • Pesquería túnidos
      • Bacalao y especies asociadas
    • Total de Capturas Permitidas (TACs)
    • Artes de pesca
    • Netfish: red de desarrollo industria pesquera
    • Observatorio de pesca artesanal
    • Observatorio de pesca marítima recreativa
    • Servicio de teledetección a bajura (oceantictxiki)
  • OCEANOGRAFÍA
  • CAMBIO CLIMÁTICO
    • Indicadores climáticos
  • TECNOLOGÍAS

Baleen historian barrena nabigatzen

28 Oct 2010
itsasnet
0

Euskal Balea. Copyright: Ángel DomínguezHistoriaren hastapenetatik, itsasoa eta itsasoko izakiak ezagutzeko beharra eta jakin-mina izan du gizakiak. Izaki horietatik guztietatik, zetazeoek lilura eta, aldi berean, ikara sortu izan dute beti.

Historiaren hastapenetatik, itsasoa eta itsasoko izakiak ezagutzeko beharra eta jakin-mina izan du gizakiak. Izaki horietatik guztietatik, zetazeoek lilura eta, aldi berean, ikara sortu izan dute beti.

Erdi Aroan, euskaldunak izan ziren zetazeoak eskala handian helburu komertizlarekin harrapatu zituzten lehenengo arrantzaleak, eta,garai hartan, bakarrak. XI. Mendetik aurrera, gutxienetik, portutik begiztatutako baleak ontzi txiki irekietan arrantzatzeko teknikak garatu zituzten.

Euskal Balea. Copyright: Ángel DomínguezEuskal arrantzaleek balea frankoa edo euskal balea (Eubalaena glacialis) arrantzatzen zuten, batez ere. Balea horrek euskal kostaldera migratzen zuen urtero, eta harrapakin ona zen, astiro egiten duelako igeri, fidakorra delako eta, batez ere, hiltzean ur gainean geratzen delako eta gantz, haragi eta bizar asko ematen duelako. Talaiariak zeruertza begiztatzen zuen talaiatik, hegal dortsalik gabeko eta V formako isatseko gorputz handiren bat ikusi nahian. Hain zuzen, horiek ziren euskal balearen ezaugarri bereziak.

Erdi Aroan euskal kostaldeko baleen arrantza komertzialak zuen garrantziaren erakusgarri dira zenbait euskal portutako zigiluak, zeinetan balea bat edo balea-arrantzaren inguruko eszenaren bat agertzen baita: Bermeo (1297), Hondarribia (1297) eta Biarritz (1351).

Balea zigiluan duten euskal-portuak.

Amerikaren aurkikuntzaren ondoren, euskaldunek kostaldeko balea-industria sortu zuten Labradorren hegoaldean. Urtean 400 balea inguru hiltzen zituzten kostalde horretan. XVI. Mendeaz geroztik, euskal kostaldeko balea-arrantzarako ontzi txikiei “Txalupa” esaten zieten. Txalupetan 6-8 gizon joaten ziren, arpoilaria barne zerla. Ternuarako bidaiak belaontzi handietan egiten ziren; itsasontzi horietan garraiatzen zen tripulazioa, txalupak eta harrapakinak Atlantikoan zehar. Baina Labradorko industria gainbehera etorri zen XVII. Mendean, balea faltagatik. Ordutik, Europako beste nazio batzuek euskaldunengandik ikasi zuten balea nola arrantzatu.

Euskal kostaldean, garai hartan, 40 zetazeo baino ez zituzten arrantzatzen urtean. Kopuru hori murriztuz joan zen, eta XVIII. mendean amaitu egin zen, esate baterako, jarduera hori Bizkaiko golkoan. Euskal kostaldeko azken balea Orion harrapatu zuten 1901ean.

Txerriarekin bezala, balearen zati guztiak aprobetxatzen ziren.

Balearen zati guztiak aprobetxatzen zituzten, eta portuan nahiz kanpoan (Frantzia, Flandes…) saltzen:

  • Gantza: olio edo “arrain-olio” bihurtu, eta argiztapenerako, oihal-industriarako, xaboia egiteko eta bestelako manufaktura prozesu batzuetarako erabiltzen zuten.
  • Bizarrak: kortseak, malgukiak, ordulariak edo elementu malgu eta iraunkorrark behar zituzten tresnak egiteko erabili izan zituzten mendeetan.
  • Haragia: fresko edo gazitua jateko.
  • Masailezurra, saihets-hezurrak eta hezurrak: hesolak eta aulkiak egiteko, dekoratzeko edo etxeak eraikitzeko erabiltzen zituzten euskal kostaldeko herrietan.
About the Author

Leave a Reply Cancelar respuesta

*
*

Recent

Popular

Comments

pesca_recreativa_covid_foto_iñaki_artetxe

Impacto de la pandemia COVID-19 sobre la actividad de pesca marítima recreativa

16 Dic 2021
No Responses.
pesca recreativa

Real Decreto de Pesca Recreativa en Aguas exteriores: abierto plazo de observaciones

28 Abr 2021
No Responses.

Aplicación de pesca recreativa

18 Dic 2020
No Responses.

Nueva aplicación móvil: manual de identificación rápida de las especies pesqueras

01 Ago 2013
1 Comment

GEPETO. Compartir conocimiento para una pesca sostenible

13 Feb 2013
1 Comment

Europa se une por un desarrollo sostenible de la pesca artesanal

30 Nov 2009
1 Comment

Es el momento preciso para realizar...

19 Ene 2016

Muchos aficionados dedicados a la cría...

17 Ene 2016

¿Quién fue el artista que mando drenar...

14 Abr 2014
itsasnet.com by AZTI is licensed under a Creative Commons Attribution-Noncommercial-Share Alike 3.0 Spain License
  • itsasnet.com 2014 -Aviso Legal- Política de Privacidad- Política de cookies