AZTERKOSTA, COASTWATCH itsasbazterrari buruzko Europako Ingurumen Hezkuntza programaren Euskal Autonomia Erkidegorako egokitzapena da. Europako proiektu hori 80ko hamarkadaren amaiera aldera sortu zen Irlandan, eta 1992tik dugu gure artean. Harrezkero, itsasbazterraren berezitasunak ezagutarazten, bere arazoak jakinarazten eta gizartea kostaldeko gune naturalak babesteko beharraz kontzientziatzen lagundu nahi duen tresna dugu AZTERKOSTA.

Programa honetarako itsasertza lagin puntu ezberdinetan zatitu da. Laginketak egiteko hainbat kostako txango martxan jarriko ditugu urria eta azaroan egiteko eta zazpigarren urtez Jaizkibel eta Ulia mendien itsasertzak aztertuz.. Kostako irteera hauetan ITSAS GELAko kideek itsasertzeko ingurumenari buruzko azalpenak emango dira eta landa irteera egiteko beharrezkoa den materiala emango dituzte: mapa, datuak biltzeko galdetegiak, uraren analisia egiteko materiala eta abar. Landa irteeren egunak ondoko taulan dituzue.
DOAKO jarduera, parte hartzeko aurrez parte‐hartzea konfirmatzea aholkatzen da: Tel. 619 81 42 25 itsasgela@itsasgela.org; www.itsasgela.org