Euskadiko baxurako flotak egiten duen hegaluzearen eta hegalaburraren arrantzak gure nortasunaren parte diren tradizioetan du jatorria, arrantzara lorturik dagoen herria garelako, eta, era berean, itsasoarekiko dugun zaletasunaren isla ere badirelako. Lan egiteko modu arduratsua da, arrantza selektiboko eta iraunkorreko metodoetan oinarritua, eta indar handiarekin iraun du gure garaira arte.
Urteetan, AZTI-Tecnaliaren laguntzarekin, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak ikerketa-proiektu asko sustatu ditu, atun-populazio horien biologia eta dinamika hobeto ezagutzeko, eta, horrenbestez, kudeaketako batzorde zientifiko hobea edukitzeko.
Zure esku jarri dugun liburu honetan, 2004 eta 2008 bitartean Iñigo Onandiak egindako argazki-lana ikusiko duzu (AZTI-Tecnaliako teknikaria da Iñigo). Arrantza-ikerketarako hainbat kanpainatan ontziratu, eta hala ateratakoak dira. Euskal Herriko baxurako flotak egiten dituen atun-arrantza motak islatzen ditu zehatz material grafiko horrek.
Atunetan lanak Kantauriko arrantzaleak ere omendu nahi ditu, bereziki, Euskadiko baxurako flota. Ikerketa-lanetan izan duen lankidetza eta itsasoko inguruneaz duen ezagutza enpirikoa ezinbesteko elementuak izan dira itsasoko ingurunea aztertzeko eta zaintzeko, oro har, eta baliabide berriztagarriak aztertzeko eta zaintzeko, bereziki.