{jcomments on}Joan den astearteak 9 eta ostegunak 11an lehen narratiba tailerrak egin dira arrantzaleekin. Asteartean atun-ontzi izozkailuen patroiekin eta asteazkenean Ondarruko portutik arrastreruetako ontzitan ibilitakoekin.
Kolektibo bakoitzarekin beraien arrantza modalitateari buruz hitz egin zen eta, beste batzuen artean, ondoko gaietaz hitz egin zen: Beraiek ibilitako arrantza modalitatearen eman diren aurrerapenak, noiz eta non hasi ziren aurrerapen hauek erabiltzen, nortzuk izan ziren lehengotakoak, zer moduko tresnak erabiltzen ziren hasiera batean eta honen eboluzioa, nola ikusten duten ohiko patroiek arrantza honen etorkizuna, etab.
Datorren atean baxurako arrantzeleekin eta saregiñekin biltzeko asmoa dugu beste bi tailerretan.
Hona hemen argazki batzuk.