{jcomments on}Gaur hasten dugun blog honek, “Arrantzaren ezagutza” proiektuaren berri emango digu. Beronek, Arrantzaren sektorearen gainean dagoen ezagutza eta erabilitako teknologiaren eraldaketarekin erlazionatutako aktibitateak batu, formalizatu eta kontserbatzea du helburutzat.
Datozen hilabeteetan, AZTI-Tecnaliako ikertzaileek urteetan zehar arrantzan ibilitako arrantzale-oiekin eta sareak konpontzen ibili diren andra saregiñekin bilduko dira. Honako blog honetan, proiektuaren berri, egindako bileren laburpenak eta bideoak ikusi ahal izango dituzu.
Dakigunez, arrantzaren sektorean artesanalki egiten diren aktibitate asko daude. Ekintza hauek, egunero eginiko lanean ikasiak dira eta bizi-profesionalean hartutako esperientzian dute euskarria.
Hori dela eta, eta batez ere alor honetan orain arte lan gutxi egin dela kontutan izanda, arrantzari buruz ahalik eta ezagutza gehien jasotzea beharrezkoa dela ikusten da. Honi, ia etnografikoa den beste urgentziako arrazoi bat gehitzen zaio: arrantzaren teknika eta praktika tradizionalen ezagutza galtzeko arrisku handia dago… izatez, arrazoi desberdinengatik dagoeneko erabiltzen ez diren asko badaude. Horien artean, arrantza eta itsasontzien mekanizazioa eta prozesuen automatizazioa nabarmentzen dira, gaur eguneko arrantza orain urte gutxi izan zenetik guztiz ezberdina egiten duena.
Horrez gain, gaur egun badakigu behar litekeen bezain besteko belaunaldi-aldaketa ez dagoela eta oroimen kolektiboaren parte garrantzitsuena adineko pertsonetan bizi dela jakinik, bere bilketa eta formaltzea asko atzeratzen bada galtzeko arrisku handia dagoela.
“Arrantzaren ezagutza” proiektu honek, ezagutza guzti hau bildu nahi du, eta gutxika gutxika, arrantzaleekin egiten diren elkarrizketan aurrera doazen neurria, informazio guzti hau modu ezberdiñetan argitaratzea da gure helburua.