Arrantza eta akuikultura sektoreek eskaintzen dituzten aukerak izango dira aztergai, datorren apirilaren 30ean Espe Markina-Xemeineko Esperantza eraikinean izango den jardunaldian. Lea Artibai eskualdeko garapenera jomuga duen Azaro Fundazioak antolatuta, hitzaldi desberdinen bitartez, sektore bi hauetako eragileek “martxan jarri ditzazketen proiektu edo iniziatiba posibleen identifikazioari” ekingo diote.

Apirilaren 30eko goizeko 09.00etatik eta 14:30ak arte Eusko Jaurlaritzaen akuikultura Plan Zuzentzailea, Andaluzia eta Galiziako esperientzia berritzaileak, AZTI-Tecnalia edota Leratiker bezalako erakundeen jarduna eta hautako zenbait espezialistek euren iritziak ezagutaraziko dituzte. Azkenik, Euskal Herrian martxan jar litezkeen proiektuak izango dute hizpide bertaratzen direnek. Bestetik, “sektoreko egitamo berritzaileak jakinarazi eta hauek kontrastatzeko” aukera ere izango dela azaldu dute antolatzaileek. Egitasmoa, bestetik, akuikulturako produktu berritzaileen dastaketa batekin bukatuko da, algak, itsaslakatzak, anemona, muskuiluz egindako pintxoekin.