AZTI-Tecnalia konponbide teknologikoak sortzen ari da arrantza-ontzietako lan-baldintzak, segurtasuna eta produktibitatea hobetzeko…
AZTI-Tecnalia konponbide teknologikoak sortzen ari da arrantza-ontzietako lan-baldintzak, segurtasuna eta produktibitatea hobetzeko…
Baxurako azpisektoreko profesionalek denbora asko daramate tunidoak jasotzeko praktika hobetu behar dela esaten, eta, horregatik, arrantzaleei eskatzen zaien forma fisiko altua gutxituko duten gailu berriak eskatzen dituzte. Era berean, eskatu dute teknologia berri hori ez dadila hain kaltegarria izan harrapatzen diren arrainentzat. Horrela, aurkezpenaz gain, arrainaren kalitatea ere hobetuko litzake.
Eskari hori dela eta, AZTI-Tecnaliako ikertzaileak lanean ari dira “kalterik egiten ez duen gakoa” garatzeko eta, hala, sektoreak planteatu dituen beharrei erantzuteko.
Izan ere, tunidoak harrapatzeko etxean egindako gakoak erabiltzen diren modalitate guztietan (beita bizia eta kaza), arrisku-maila handia dago lesioak edo muskulu-hezurretako arazoak izateko. Hori da REBA metodologiak (lan-baldintzak aztertzen ditu) eta NIOSH metodoak (altxaketa eta/edo garraioaren arteko konbinazioak aztertzen eta ebaluatzen ditu) diotena.
Prototipo berriak onartzeko proba teknikoak 2009ko tunidoen arrantza-aldian hasiko dira. Teknologia berri horrek arrantzaleen lan-baldintzak hobetzea espero da, eta tunidoen ontziratze azkarra bermatzea, langilearen osasunari eragin gabe. Era berean, prototipo berriarekin harrapatzen diren aleak ebakirik gabe jasotzea da xedea; “kalterik egiten ez duen gako” baten bidez egingo da hori, arrainaren kalitatea hobetzeko asmoz.
Informazio gehiago: www.itsaspreben.com