Proteinatan aberatsa da arraina. Proteinak beharrezkoak dira organoak, ehunak eta infekzioen eta kanpoko agenteen aurka babesten gaituzten sistemak eratzeko eta mantentzeko. Aberatsa da bitaminatan (A, D, E eta B taldeko bitaminak…) eta mineraletan (iodoa, burdina, fosforoa, fluorra, magnesioa, kaltzioa, sodioa, potasioa) ere. Beharrezkoak dira horiek organismoan gertatzen diren prozesu guztiak erregulatzeko…
Proteinatan aberatsa da arraina. Proteinak beharrezkoak dira organoak, ehunak eta infekzioen eta kanpoko agenteen aurka babesten gaituzten sistemak eratzeko eta mantentzeko. Aberatsa da bitaminatan (A, D, E eta B taldeko bitaminak…) eta mineraletan (iodoa, burdina, fosforoa, fluorra, magnesioa, kaltzioa, sodioa, potasioa) ere. Beharrezkoak dira horiek organismoan gertatzen diren prozesu guztiak erregulatzeko.
- Dieta mediterraneoko funtsezko elikagaia da arraina. Elikadura orekatuaren sinonimoa da, eta osasuna eta ongizatea babesten ditu.
- Arrain urdina maiz jateak omega-3 gantz-azidoa ematen digu. Lagungarria da hori kolesterola kontrolatzeko, presio arteriala murrizteko eta gaixotasun kardiobaskularretatik babesteko.
- Arrain asko jaten dutenek (adibidez, japoniarrek eta eskimalek) gaixotasun kardiobaskularrak izateko arrisku txikiagoa dute, eta bizi-itxaropen handiagoa.
- Arraina jateak bizitza luzatzen die miokardio-infartua izan dutenei.
- Arrainaren proteinek gizakiarentzat nahitaezkoak diren aminoazido guztiak ematen dituzte; beraz, oso nutrizio-balio handia dute.
- Halaber, organismoarentzat behar-beharrezkoak diren mineralak ditu, eta bitamina-iturri oparoa da.
- Neurrizko balio kalorikoa du arraina, eta erraz digeritzen da.