Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioaren Biodibertsitateko Zuzendariordetzak AZTI-Tecnaliari eskatu zion aingirari buruzko lehen jardunaldiak antolatzeko, espezieak Espainian duen egoera biologikoa eta ustiapena berrikusteko. Lehen jardunaldi horiek 2010eko irailaren 28tik 30era egin ziren Donostiako Miramar Jauregian, eta nazioarteko sei aditu kualifikatu eta espeziearen ezagutzan, ustiapenean, kudeaketan eta kontserbazioan diharduten eragileen nazioarteko 25 ordezkari izan ziren (ikertzaileak, kudeatzaileak, erabiltzaileak eta komertzializatzaileak). Aditu horiek ahozko 31 aurkezpenen bidez azaldu zituzten beren ezagutzak. Bost gai hauen arabera banatu ziren aurkezpenak: kudeaketa-planak, aingiraren jarraipen eta kudeaketarako metodoak, akuikultura eta komertzializazioa, arrantza, ikerketa eta kudeaketa-neurriak.
Liburu honetan, jardunaldian egindako aurkezpenen laburpenak jaso ditugu.
Dokumentua PDF-an ikusi: Aingirari buruzko Espainiako I. Jardunaldiak (18 Mb PDF)