Azkenean, aurkeztu dugu publiko aurrearn “Arrantzaren ezagutza” proiektua. Irailak 15etik geroztik eta hurrengo 9 hilabeteetan, “Egun bat arrantzan” erakusketa ibiltariaren barne arrantza-kultura herritarrengana hurbilduko du.
“Egun bat arrantzan” erakusketan arrantza sektorean parte hartzen duten agente guztiei ematen zaie protagonismoa: arrantza-ontzidiari, mota ezberdinei, leku eta portuei, garaian garaiko arrainari, arrantzaleei, emakumeei, lehorreratzea eta bentari, fabrikei, ikerketa eta arrantza hezkuntzari, gastronomiari eta akuikulturari.
Erakusketa honetara gerturatzen direnek arrantza sektorearen tematika ezberdinak lantzen dituzten 14 panel eta tartean testigantzekin osatutako hiru ikus-entzunezko ikusiko dituzte. Bata, arrantza sektorean lan egiten duten emakumeei eginiko elkarrizketena, bestea, gizonezkoei eginiko elkarrizketena eta azkenik, AZTI-Tecnaliako ikerlarien hitzetan arrantza munduan teknologiak izan duen eragina lantzen duen bideoa. Berau laburpen bat besterik ez da, baina bideo guztiak Itsasneteko “Tecnologías” atalean aurkitu ditzakezu.
Bilbaoko Untzi Museoan inauguratu ondoren, erakusketak Euskadiko hainbat herritara bidaiatuko du, besteak beste, Donostia, Arrasate, Laudio, Hondarribia, Leioa, Eibar, Vitoria-Gasteiz eta Usurbilera. Erakusketa irekia da, adin guztietarako egokitua, sektorea ezagutzen ez dutenentzat zein mundu hori gertutik ezagutzen dutenentzat.