Zebra-arraina ohiko arraina izaten da etxeetako akuarioetan, eta ez da harritzekoa, arrain polita eta bizi-bizia baita. Baina laborategian ere hazten dute arrain hau. Ez ingurua edertzeko, baizik eta ikerketan erabiltzeko. Seguruenera ez da animaliarik ohikoena Euskal Herriko ikerketa-zentroetan, ezta mundu osoko laborategietan ere, baina litekeena da etorkizun handienekoa izatea.

Zebra-arraina geroz eta gehiago erabiltzen da mundu osoko laborategietan. Ez dirudi laborategietan jaun eta jabe diren saguaren eta arratoiaren lekua hartuko duenik, baina indartsu dator.
Ikerketan zebra-arrainaren erabilera bultzatzeko plataforma bat sortu zuten duela gutxi; AZTI-Tecnaliak koordinatzen du plataforma hori, eta DareNET du izena, zebra-arrainaren izen zientifikoaren akronimotik hartua: Danio rerio
Iturria: AZTITV