Kostako radarrak itsasoko eremu zabaletan ur-azaleko korronteak denbora errealean ezagutzeko sistemak dira. Gauza askotarako erabil daitezke…
Kostako radarrak itsasoko eremu zabaletan ur-azaleko korronteak denbora errealean ezagutzeko sistemak dira.
Gauza askotarako erabil daitezke:
- Itsasoko ereduak hobetzeko eta inguru fisikoa hobeto ezagutzeko.
- Isuritako hidrokarburoen jarraipena egiteko.
- Ur gainean noraezean doazen gauzen jarraipena egiteko (plastiko eta isurketena).
- Pertsonak bilatzeko.
- Hainbat sektoreen eraginkortasuna hobetzeko (arrantzarena, adibidez).
- Kirolariei laguntzeko (belaontziei eta gainetikoei).
Nola funtzionatzen dute?
Itsas azala ez da leuna, izurtsua da, eta izur horiek osatzen dituzten olatuak ez dira beti berdinak, ezaugarriak aldatu egiten idra. Radarrak igortzen duen seinale elektromagnetikoak itsas azalerarekin topo egiten duenean, energia norabide guztietara islatzen du. Eta HF radarrak islatutako seinale hori hartu eta aztertu egiten du, Braggen erresonantzia izeneko printzipioa erabiliz. Azpimarratzekoa da teknologia horrek ez duela inolako eraginik ingurumenean, oso txikia baita eta lanerako erabiltzen duen potentzia oso baxua.
HF radarren sistema gutxienez bi estaziok osatu behar dute; estazio horiek bektore erradialen mapak egiten dituzte, kokalekuaren arabera posible bada behintzat, 360ºko neurketa-eremu bat hartuta.