Martxoaren 24, 25, 26 eta 27an Itsas Ekimenak ospatuko dira, herritarrak mobilizatzeko eta komunikabideak arretan jartzeko, gure kostaldea babesteko beharraren inguruan jendea sentsibilizatzeko urteroko hitzordua, alegia. Aurten, ur-hondakinen arazoaz gain, beste bi konturen gaineko sentsibilizazioa ere bultzatuko da: bio-euskarriak eta plastikozko poltsak.

Jendearen konpromisoari esker, Itsas Ekimenen 2010eko ekitaldiak 40.000 lagun ingurugiroa babesteko martxan jartzea lortu zuen; izugarrizko arrakasta, beraz. Mobilizazio nabarmen honek komunikabideetan hedapen zabala izan zuen eta horrek ahalbidetu zuen instituzio nazional zein europearrek Surfrider Foundation Europe elkartearen aldarrikapenak kontuan hartzea.
Lehen urratsa itxaropentsua izan zen, oraindik jarraitu egin behar dugu, dena den, herritarrak sentsibilizatzea lortu eta politika publikoak aldatuko badira.
Hamaseigarren edizio honetan Itsas Ekimenek Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitzaren babes osoa dute, izan ere, xedetzat baitu Hautagaitzak gizabanakook aldaketak egiteko dugun gaitasuna, eta inplikazioaren eta konpromisoaren bidez konponbideak aurkitzeko dugun gaitasuna balioan jartzea.
Itsas Ekimenak 2010 horrela izan zen (bideoa)