Arrantza-jarduera ez da erauzketa-jarduera hutsa. Jarduera hori egin dadin, beharrezkoa da, aurrez nahiz ondoren, gizarte- eta ekonomia-ikuspegitik jarduera garrantzitsuen multzo bat existitzea. Jarduera horietan, badira historian espainiar kostalde osoan askotariko zereginak bete dituzten emakumeen kolektiboak. Haien lanbideak dira, bestak beste, arrantza, itsaski-bilketa, akuikultura, arrantzaren eraldaketa eta merkaturatzea, sareen ekoizpena eta konponketa, arrantza hustea, eta arrantza-enpresen administrazioa eta kudeaketa. Horren inguruan, Arrantza Sektoreko Emakumeen Espainiako Sarearen I. Batzarra ospatuko da 2010eko urriaren 7an eta 8an, Donostiako Kursaal Jauregian.

Horrez gain, Emakumeek arrantza-sektorean pertsonalki nahiz profesionalki duten garrantziaren jakitun, Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioak, Itsasoko Idazkaritza Nagusiaren bitartez, Emakumeen Arrantzarako Sektorearen Sare Nazionala sustatu du, emakumeek sektorean duten rol garrantzitsu hori nabarmentzeko.
Emakumeen Arrantzarako Sektorearen Sare Nazionalak eta lehen kongresu honek helburu berberak dituzte: batetik, arrantza-sektoreko emakumeen kolektiboek eta alor horretan diharduten administrazioek elkar ezagutzea, eta bestetik, haiek elkarrengana hurbiltzea, esperientziak, praktika egokiak eta sarean lan egiteko proposamenak parteka ditzaten, arrantza-sektoreko emakumeen lana nabarmentzeko eta lan horren duintasuna aitortzeko.
Lehen kongresu hau elkarlanean antolatu dute Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioko Itsasoko Idazkaritza Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak. Kongresu horren xedea da, halaber, emakumeen kolektibo horiek omentzea, arrantza-sektorearen garapenari egin dioten ekarpenagatik.
Informazio gehiago: www.congresomujerespesca.com eta 943 40 41 70 / 91 782 19 49 telefono-zenbakietan.