facebook
linkedin
twitter
youtube
email
Impacto de la pandemia COVID-19 sobre la actividad de pesca marítima recreativa
Real Decreto de Pesca Recreativa en Aguas exteriores: abierto plazo de observaciones
Aplicación de pesca recreativa
Recogida de Datos sobre Pesca Recreativa en Euskadi – 2020
Recogida de datos sobre pesca recreativa: ya tenemos ganador del sorteo
  • ITSASNET
  • BIODIVERSIDAD
    • Especies del Cantábrico
  • COSTA
  • PESCA
    • Gestión de recursos pesqueros
      • Pesquerias pelagicos
      • Pesquerías demersales
      • Pesquería túnidos
      • Bacalao y especies asociadas
    • Total de Capturas Permitidas (TACs)
    • Artes de pesca
    • Netfish: red de desarrollo industria pesquera
    • Observatorio de pesca artesanal
    • Observatorio de pesca marítima recreativa
    • Servicio de teledetección a bajura (oceantictxiki)
  • OCEANOGRAFÍA
  • CAMBIO CLIMÁTICO
    • Indicadores climáticos
  • TECNOLOGÍAS

Itsas dinamika: olatuak, mareak eta itsaslasterrak

22 Feb 2010
itsasnet
0

 Itsasoa etengabe aldatzen ari den ingurunea da. Ozeanoan jarduten duten faktoreen eraginez, itsaslasterrak, olatuak eta mareak sortzen dira. Olatuak haizeak sortzen ditu; marea Lurraren, Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitazio-erakarpenaren ondorioa da; eta itsaslasterrak haizeak eta tenperaturaren eta gazitasunaren gorabeherek eragiten dituzte, edo marearen edo olatuen ondorio dira.

Itsasoa etengabe aldatzen ari den ingurunea da. Ozeanoan jarduten duten faktoreen eraginez, itsaslasterrak, olatuak eta mareak sortzen dira. Olatuak haizeak sortzen ditu; marea Lurraren, Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitazio-erakarpenaren ondorioa da; eta itsaslasterrak haizeak eta tenperaturaren eta gazitasunaren gorabeherek eragiten dituzte, edo marearen edo olatuen ondorio dira.

Haizearen energiaren zati handi bat ozeanoak bereganatu eta olatuak sortzen ditu, haize-olatuak esaten zaienak, alegia. Haize-olatuak sortzen direnean, hondoko itsasoa eratzen da; hau da, olatuak ugaritu egiten dira, eta depresio-gunetik ehunka, baita milaka kilometrora ere, urruntzen dira. Bizkaiko golkoaren konfigurazio geografikoaren eta haize nagusien eraginez, ohiko olatuak ipar-mendebaldekoak dira eta ia ez dago hegoaldeko eta ekialdeko olaturik.

Urtean zeharreko olatuen banaketak, beraz, zuzeneko lotura du urtaroko fronte eta depresioen eraketarekin. Bi aldi izaten dira: udaldia (apiriletik irailera), ia olatuen % 75ek metro bete baino gutxiago hartzen dute (itsaso barea, itsaso kizkurra edo itsaskirria); eta negualdia (urritik martxora), olatuen % 75ek baino gehiagok metro bete baino gehiago hartzen dute (sagailoa). Batez beste, itsaso zakarra izaten da 30 egunetan (2,5 metroko olatuak); urteko egun batean, olatuek 5 metro baino gehiago hartzen dute (itsaso oso zakarra); eta urteko olaturik handiena gutxienez 7,5 metrokoa da (itsaso handia).

Bizkaiko golkoko marea astronomikoa egun erdikoa da; hau da, 24 orduko aldian bi itsasgora eta bi itsasbehera izaten dira. Marea-uhinaren % 75 Ilargiaren eraginpean dago, eta gainerako % 25a eguzkiaren eraginpean. Marea-uhina mendebaldetik sartu eta ekialderantz hedatzen da, eta, golkoan sartzen den heinean, haren anplitudea handitu egiten da. Marea hila denean, batez besteko marearen maila 1,5 metrokoa da, eta marea bizietan, ia 4 metrokoa. Urteko gehienezko maila 4,5 metro baino gehiagokoa da.

About the Author

Leave a Reply Cancelar respuesta

*
*

Recent

Popular

Comments

pesca_recreativa_covid_foto_iñaki_artetxe

Impacto de la pandemia COVID-19 sobre la actividad de pesca marítima recreativa

16 Dic 2021
No Responses.
pesca recreativa

Real Decreto de Pesca Recreativa en Aguas exteriores: abierto plazo de observaciones

28 Abr 2021
No Responses.

Aplicación de pesca recreativa

18 Dic 2020
No Responses.

Nueva aplicación móvil: manual de identificación rápida de las especies pesqueras

01 Ago 2013
1 Comment

GEPETO. Compartir conocimiento para una pesca sostenible

13 Feb 2013
1 Comment

Europa se une por un desarrollo sostenible de la pesca artesanal

30 Nov 2009
1 Comment

Es el momento preciso para realizar...

19 Ene 2016

Muchos aficionados dedicados a la cría...

17 Ene 2016

¿Quién fue el artista que mando drenar...

14 Abr 2014
itsasnet.com by AZTI is licensed under a Creative Commons Attribution-Noncommercial-Share Alike 3.0 Spain License
  • itsasnet.com 2014 -Aviso Legal- Política de Privacidad- Política de cookies