Hegalabur Atlantikoa (Thunnus thynnus L.), edo atun gorria, eta antxoa (Engraulis encrasicolus) espezien arteko harremana garbia da: predazioa. Hain zuzen, uda hasieran, hegalabur gazteek migrazio trofiko bat egiten dute Bizkaiko Golkora, eta udazkena arte janari bila dabiltza, antxoa haien presa nagusi bat izanez. Hegalaburrek antxoak jaten dituztela argi badago, kopuruak ez dira oraindik hain argi. Bi espezie horien arrantzaren kudeaketa ekosistemiko bat egin ahal izateko, oinarrizko bi elementu horiek ebaluatu beharko ditugu: batetik, zein garrantzi duen antxoak hegalaburren elikaduran eta, bestetik, zein eragin duen hegalaburrak antxoaren hilkortasunean.
Hegalabur Atlantikoa (Thunnus thynnus L.), edo atun gorria, eta antxoa (Engraulis encrasicolus) espezien arteko harremana garbia da: predazioa. Hain zuzen, uda hasieran, hegalabur gazteek migrazio trofiko bat egiten dute Bizkaiko Golkora, eta udazkena arte janari bila dabiltza, antxoa haien presa nagusi bat izanez. Hegalaburrek antxoak jaten dituztela argi badago, kopuruak ez dira oraindik hain argi. Bi espezie horien arrantzaren kudeaketa ekosistemiko bat egin ahal izateko, oinarrizko bi elementu horiek ebaluatu beharko ditugu: batetik, zein garrantzi duen antxoak hegalaburren elikaduran eta, bestetik, zein eragin duen hegalaburrak antxoaren hilkortasunean.
Bizkaiko Golkoan baino beste itsaso-ekosistemetan, antzeko galderak egiten dira arrain espezie ezberdinetaz. Galdera horiei erantzuteko, Europa mailan FACTS (Forage Fish Interactions) proiektua martxan jarri da. Proiektu horren helburu nagusia, sare trofikoaren behean dauden arrainei (antxoa, sardina, kapelina, harenkea besteak beste, “bazka-arrainak”, izendatzen direnak) lotutako kudeaketa neurriek ekosistema osoan izango uten ondorioak hauteman eta ebaluatzea da. Helburu zehatzagoen artean, “bazka-arrainak” eta haien harraparien arteko harreman trofikoen kuantifikazioa. Lan honen oinarrizko materiala hegalaburren urdailak izan dira.
AZTI-Tecnaliak proiektu honetan parte hartzen du, Bizkaiko Golkoan antxoa eta hegalaburraren arteko harremanak ikertzeko, besteak beste. Horretarako, teknologi zentro jonek egindako markaketa kanpainetan, markatzeko egokiak ez ziren arrainen urdailak analizatu ziren. Horietaz gain, Fasnaper kirol-arrantza elkartea eta “La Bacaladera” (Irun) enpresaren laguntzari esker, urdailak bildu zituzten 2005ean eta 2009an hurrenez hurren.
Antxoak zein garrantzi dauka hegalaburren elikaduran?
Hegalaburren elikaduran, antxoaren garrantzia asko aldatzen da udan zehar. AZTI-Tecnaliako Nicolas Goñi ikertzailearen hitzetan “ikerketa burutu zen bi urte horietan, abuztua arte antxoa jaten ez ziren hasi atunak. Antxoa, bere bizi-zikloan larba izatetik antxo agazte izatera pasatzen den garai eta gunean, atunen harrapakin bat bihurtzen da, abuztu bukaeran harrapakin nagusiena izan arte.”
{xtypo_quote_right}Ikerketa burututako urteetan abuztua arte ez ziren hasi atunak antxoa jaten.{/xtypo_quote_right}
Antxoaz gain, hegalaburraren beste harrapakinak arrainak dira nagusiki: bakalada edo perlita, arrain-tronpeteroa bere gorputz luzatuarekin, sardina edo parrotxa, berdela, eta botakarra bere moko zorrotzarekin. Krustazeo bat ageri da ere, karramarro igerilari bat.
Hegalaburren elikaduran antxoa kopurua udan zehar aldatzeaz gain, urteen artean asko aldatzen da ere. Goñik dioenez, “ezberdintasuna argi nabaritu zen 2005ean hartutako hegalabur txikien, eta 2009an hartutako hegalabur haundiagoen artean. Lehenen kasuan, antxoa elikaduraren pisuaren %80 ingurukoa izan zen abuztuan, bigarrenen kasuan zati hau lehengo kasuaren erdia baizik ez zelarik, nahiz eta antxo gatzeen biomasa haundiagoa izan 2009an. Ezberdintasun horren arrazoia ez dugu oraindik argitu, eta argitzea espero dugu aurten hartutako eta datozen urteetan hartuko diren hegalaburren urdailak ikertuz“.
Hegalabur batek zenbat antxoa jaten ditu egunero?
Hegalaburrek antxoa bila badabiltza ere, ez dute egunero jaten. AZTI-Tecnaliako ikertzaileak dioenez “2009an hartutako hegalaburren urdailen erdia hutsik aurkitu genuen. Proportzio hau aldakorra da halere, eta haien elikaduran antxoa kopurua haundiena denean, urdail hutsen proportzioa txikiena da. Dirudienez, udaren bigarren zatia atunentzat lehen zatia baino baliagarriagoa da, egunez maizago jaten lortzen baitute, haien otorduetan antxoa proportzio haundiago batekin“.
{xtypo_quote_right}Jaten dutenaren kopurua, ez du zerikusirik atunen luzerarekin.{/xtypo_quote_right}
“Urdailek erakusten digutenez, egun batean atun batek 40 antxoa gazte (180 g) baino gehiago jan ditzake. Maizago aurkitzen dira 5 eta 15 antxo bitarteko kopuruak hegalabur urdail batean, bainan sasoi bukaeran 120 antxoa arte ikusi izan dira ere, hegalabur batek janda“.
Kopuru horiek, dirudienez ez dute zerikusirik atunen luzerarekin, atun handiek edo txikiek ahal bezainbat antxoa jaten saiatzen dira eta. Ikusitako antxoa kopuru handiena, 6.6 kiloko hegalabur txiki baten urdailean izan zen, 2005ean.