Zuhurtasun-printzipioaren arabera, itsasora ez da material iraunkorrik edo biometatzailerik isuri behar. Izan ditzaketen azken efektuen berri ez jakiteak ez du inor prebentzioerantzukizunetik salbuesten. Hona hemen itsasoa ez kutsatzeko zenbait aholku:
Zuhurtasun-printzipioaren arabera, itsasora ez da material iraunkorrik edo biometatzailerik isuri behar. Izan ditzaketen azken efektuen berri ez jakiteak ez du inor prebentzioerantzukizunetik salbuesten. Hona hemen itsasoa ez kutsatzeko zenbait aholku:
- Arduratsua izan. Zain ezazu zure ingurua. Baliabide bizidunak kontserbatu, eta behar bezala izan itzazu zure ibilgailu, itsasontzi eta arrantza-aparailuak. Ez besteei eskatu zeure buruari eskatzen ez diozuna.
- Txukuna izateak ez du kalterik egiten. Hondakin bakoitza dagokion edukiontzian jar ezazu, eta ziurtatu kudeatzaile baimendunari ematen zaiola. Ez bota uretara hondakin ezorganikorik, disolbaezinik edo jan ezin daitekeenik, ezta lurrean utzi ere. Horrek zure jarduera guztietarako balio du (etxea, lana, garraioa eta aisia); izan ere, zu zeu izan zaitezke kutsadura eragilea.
- Aurrea hartu. Informa zaitez, eta larrialdi-zerbitzuetara deitu (SOS DEIAK-112), ingurunean sumatzen duzun edozein arazoren berri emateko (uretan bainatzeko, arrantzarako edo nabigaziorako arriskutsuak izan daitezkeen ezbeharrak, nahitako isuriak, keak, usain txarrak eta ur azaleko orbanak eta hondakinak, iraunkorrak barne). Ahal duzuna egin ezazu: argazkiak atera, hondakinak bildu edo kendu. Ontzi hermetiko batean ondo kontserbaturiko lagin bat gordetzekotan, hobe argitik babestu eta hotzetan gorde, isuriaren jatorria eta garrantzia zehazteko erabakigarria izan baitaiteke.
- Erabil itzazu eskueran dituzun bitarteko guztiak. Kutsaduraz, portuko zerbitzuez, itsas salbamenduaz eta segurtasunaz dakizuna eguneratu eta erabil ezazu.
- Beste batzuekin batera aritu. Itsasoa denon artean babesteko eta gozatzeko ondasuna dugu. Beraz, foroetan eta elkarteetan parte hartzea komeni zaizu, ikuspuntuak trukatzeko eta bidezko interesak defendatzeko.
- Bizikidetza-arauak errespetatu. Itsasoko bizikidetza gobernatzen duten legeak, akordioak eta arauak ezagutu eta bete. Sen onak lehentasuna ematen die bainu-hartzaileen eta nabigazioaren segurtasunari, izaki bizidunen kontserbazioari (biodibertsitatea), itsasoko langileei, kultura-ondasunaren defentsari eta garapen ekonomikoarekin lotutako egituren sustapenari. Bestalde, esparru juridikoa funtzionamendu-jarraibideak antolatzen saiatzen da, itsasoaren erabilerak arautuz eta gatazkei irtenbideak emanez. Gizarteak aurrera egiteko, eztabaida, adostasuna eta kontrako iritziak onartzea oinarrizkoa izango da.