AZTI-Tecnaliak atunketarietako haztegi-sistema berria ezartzeko lanetan dihardu, eta sistema berri horren helburua bitarikoa da: batetik, mokoiloak ontzietan onik eta bizirik iraungo duela bermatzea, eta, bestetik, ontzietan mokoilo gehiago gordetzeko modua ezartzea.
AZTI-Tecnaliak atunketarietako haztegi-sistema berria ezartzeko lanetan dihardu, eta sistema berri horren helburua bitarikoa da: batetik, mokoiloak ontzietan onik eta bizirik iraungo duela bermatzea, eta, bestetik, ontzietan mokoilo gehiago gordetzeko modua ezartzea.
Haztegi berriak zenbait hobekuntza teknologiko ekarriko ditu. Haztegia andel ilun biribila da, eta bi funtsezko osagai ditu: alboetatik ura isurtzeko 10-15 ubide bertikal eta urruneko kontrol bidez uretan disolbatutako oxigenoa injektatzeko gailua. Sistema horrek korronte zirkularrak sortzen ditu, argitasuna murrizten du eta uretan oxigeno ugari disolbatzen du, etengabean. Horiexek dira sistemaren hiru ardatzak.
Sistemaren abantailak
Aurrerakuntza teknologiko horrek, beita biziz egindako arrantzarako baliabide pelagikoen iraunkortasuna bermatzeaz gain, zeharkako beste zenbait onura ere ekar ditzake: arrantza-ontziek beitaz hornitzeko autonomia handiagoz jardun dezakete; inguraketa-ontziek erregai gutxiago kontsumituko dute tunidoen arrantzaldietan; tripulazioak seguruago eta erosoago egingo du lan (ahalegin fisiko txikiagoa egin behar izango dute marinelek), eta hegaluzea nahiz hegalaburra harrapatzeko jardueraren kostua txikiagoa izango da.
Urrian egindako saiakuntzek dagoeneko erakutsi dutenez, Mediomundos jardunbidea (kirtena duten arrantza-aparailu zirkularrak) eta oxigenazio-sistema erabiliz, haztegiaren zama-edukiera % 25 handiagoa da beita freskoa erabiltzen denean, eta haztegi bakoitzeko karga-edukiera laukoiztu egiten da, hainbat egunetako beita metatzen denean.