AZTIk Euskal Autonomia Erkidegoko flotari gehien interesatzen zaizkion arrantza-baliabideen egoera 2010 urtean nolakoa izan den aurkezten duten dokumentuak argitaratu berri ditu, bai eta 2011an kudeatzeko aholku zientifikoak ere. Ikerketa zentro honek, nazioarteko beste ikerketa-talde batzuekin elkarlanean, prestatutako dokumentuek arrantza-tokiak kudeatzeko irizpide zientifikoak sortzeko eta biltzeko prozesua laburtzen dute.
Lana, ikertzaileek (zientzialariek, analistek, lagin-hartzaileek, ontzietan doazen behatzaileek eta abarrek) egindako ekarpenen eta, bereziki, arrantza-sektorearen ezinbesteko laguntzaren emaitza da; izan ere, sektoreak zuzenean ematen duen informazioa da baliabideen ebaluazio zientifikoen oinarri nagusia.
Horrela lortutako oinarrizko datuak eta zenbait ikerketatako emaitzak koordinaturik ematen zaizkie nazioarteko erakundeei, eta horiek arrantza-populazioen kudeaketa-kontseilu zientifikoa ezartzea dute eginkizunetako bat. AZTIk aktiboki hartzen du parte erakunde hauetan: ICES/CIEM, NAFO, ICCAT, IOTC eta STECF.
Arreta berezia merezi du Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, laginketa, jarraipena eta ebaluaketa ekintzei emandako bultzada eta finantziazioa, eta Europako Batzordeak datuen bilketari emandako ekarpena.
Baliabideen egoera eta 2011rako egindako aholku zientifikoak ezagutu beheko linketan klikatuz: