Maiatzaren 5etik 7ra izan da Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko VIII. Nazioarteko Kongresua. Itsaspreben eta Nekapreben sektore-planei buruzko bi hitzaldi eman eta bi poster aurkeztu ditu AZTI-Tecnaliak. Elikagaien Ikerketa eta Itsas Ikerketa unitateek bi proiektu horiei lotutako ekintza nagusiak azaldu dituzte; halaber, arrantzaren sektoreko berrikuntza teknologikoak eta hedapen-jarduerak aurkeztu dituzte www.itsaspreben.com.com eta www.nekapreben.com web-orrien bidez.
Laneko arriskuen prebentzioan alderdi etikoak, legalak, administrazio-gaiak, teknikoak eta praktikoak biltzen dira, eta horietan guztietan giza alderdiak nabarmentzen dira. Laneko baldintza bikainak ezinbesteko giltzarria dira enpresek kalitatezko produktu eta zerbitzuak eskuratzeko. Horrekin batera, lehiakortasunean eta hazkundean tinko eta ziur egin behar da aurrera.
Plan sektorial hauek, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Portu eta Itsas gaien Zuzendaritzak eta OSALANek burututako estrategiaren barne sartzen dira.
2000. urtean egin zen lehenbizikoz kongresu hau, eta topagune dute prebentzioaren esparruko teknikari, enpresa eta administrazioek. Aurten, “Prebentzioa kudeatuz balioa sortu” izan da kongresuaren gai nagusia.
Iturria: AZTI-Tecnalia