Stockak ebaluatzeko gauzarik zailenetakoa da, batetik, lortzea populazioaren tamainarekiko proportzionala den eta, bestetik, stockaren joerak nahiz kudeaketa-erregimenen aurrean arrainek ematen duten erantzuna islatzen dituen ugaritasun-indizea.
Stockak ebaluatzeko gauzarik zailenetakoa da, batetik, lortzea populazioaren tamainarekiko proportzionala den eta, bestetik, stockaren joerak nahiz kudeaketa-erregimenen aurrean arrainek ematen duten erantzuna islatzen dituen ugaritasun-indizea.
Kalkuluak
Ugaritasuna kalkulatzeko, stockaren dinamika eta zenbatekoa ulertzeko balio duten lanabes matematiko eta estatistikoak erabili behar ditugu. Lanabes horiek ebaluazio-ereduak dira.
Nola funtzionatzen dute ereduek? Populazio-dinamikarako ustez definitzaileenak diren faktore gutxi ustez definitzaileenak diren faktore gutxi batzuen arteko erlazioa deskribatzen duten ekuazioen multzoa da ebaluazio-eredua. Mundu errealaren funtzionamendua adierazten dute modu sinplifikatuan. Eredu horietan informazioa sartzen dugu. Hartara, kalkula dezakegu zenbat arrantzatu dezakegun, stockaren ugaritasuna aldaketa-hein kontrolatu batzuen barnean edukirik eta baldintza jakin batzuen eraginpean.
Eredu horiek hainbat motatakoak izaten dira, bildutako datu-motaren arabera.
Nola kalkulatzen da arrantza-errendimendua?
Guztizko harrapaketa zati egindako ahalegina.
Arrantzatu ahala kudeatzea
Gehienetan, stockak okerrera egin dutenaren arrastoak daudelako ekiten zaio arrantza kudeatzeari, hots, gutxiago harrapatzen delako, arrain-aleak txikiagoak direlako, errendimendua txikitu delako eta antzeko arrazoiengatik. Askotan, erabilgarri dauden datu bakarrak hartzen dira stockaren egoera ebaluatzeko lehen urratsa egiteko, eta arrantza-tokiek berek emandako datuak izaten dira: harrapaketari eta ahaleginari buruzkoak.
Produkzio-eredua da. Arrantza-ahalegina kontrolatzea da, harrapaketak Gehienezko Errendimendu Jasangarritik hurbil egon daitezen beti.
Egiaztatu dugu puntu hori gehienezko ustiapen-muga dela, eta ez dela inondik ere gainditu behar, ez baita ziurra baliabidearen benetako egoera.
Arazoa
Kudeaketa-mota horrekin (Gehienezko Errendimendu Jasangarriak helburu duena), harrapaketa-tasak handiak badira hasieratik, arrantzagatiko heriotzatasa ere handia izaten da. Orduan, oso zaila da oreka-puntu horri eustea.
Irtenbidea… Arrantza-ahalegina edo ontziteriaren tamaina murriztea, ondorio ekonomikoak eta sozialak izan baditzake ere.
Produkzioa oinarri duen ebaluazio-mota hori -harrapaketa eta ahaleginaren arteko erlazio hutsa- da errazena, baina ez digu informaziorik ematen populazioaren adinei buruz. Egiazki, elikaduraren eta ugalketaren bidez handitzen den zaku handi bat izango litzateke populazioa. Ez dugu ikusten zakuan zer dagoen, eta zakuaren edukiaren zati bat bakarrik ateratzen dugu, zakuak beti tamaina bera izan dezan.
Populazioaren adin-klaseen egiturari buruzko datuak dauden arrantza-tokiei dagokienez, ebaluazio-metodo (edo -eredu) analitikoak erabiltzen dira. Hau da, populazioaren dinamika adin-klase bakoitzaren arabera aztertzen da.
Populazioak ebaluatzeko teknika aurreratuagoa da hori. Populazio bateko arrain-klaseen bilakaera aztertzen da urtero, arrantzaren parte bihurtzen denetik desagertzen den arte. Hartara, bizitza osoan izandako ugaritasuna, heriotza-tasa eta, beraz, ustiapen- eredua kalkula daitezke.
Ordainetan, ahalegin handia egin behar da datuak lortzeko.