Hasiera batean, errekruta-kopuruak eta ugaltzen ari diren heldu-kopuruak proportzionalak izan beharko lukete. Hau da, zenbat eta eme gehiago aritu arrautzak erruten, orduan eta arrainkume gehiago jaio beharko lirateke. Haatik, itsas ingurumenak arrautzengan eta larbengan duen eragina hain da handia eta aldakorra urte batetik bestera, ezen gurasoen stockaren tamainaren eta belaunaldi berrien ugaritasunaren arteko erlazioa aldatu egiten baita. Ondorioz, zenbaitetan, baliteke gurasoen stocka handia izatea, eta, errekluta-kopurua, aldiz, txikia….
errekruta-kopuruak eta ugaltzen ari diren heldu-kopuruak proportzionalak izan beharko lukete. Hau da, zenbat eta eme gehiago aritu arrautzak erruten, orduan eta arrainkume gehiago jaio beharko lirateke. Haatik, itsas ingurumenak arrautzengan eta larbengan duen eragina hain da handia eta aldakorra urte batetik bestera, ezen gurasoen stockaren tamainaren eta belaunaldi berrien ugaritasunaren arteko erlazioa aldatu egiten baita. Ondorioz, zenbaitetan, baliteke gurasoen stocka handia izatea, eta, errekluta-kopurua, aldiz, txikia.
Aitzitik, stockaren tamainak nahikoa handia izan behar du epe ertainean belaunaldiak oparoak izango direla ziurtatzeko, ingurumenak eragindako gorabeherak alde batera utzita.
Heriotza-tasa handiko etapa hori gainditu eta populazioaren parte izatera iristen diren adin-klase bateko banakoen multzoari erreklutamendua deitzen zaio.
Laburbilduz, ugaltzen ari diren heldukopuruaren eta bizirik iraun duten arrautza- eta larba-tasaren araberakoa izaten da errekrutamendua. Faktore fisiko eta biologiko oso aldakorrek eragiten dute, eta, beraz, zaila da kuantifikatzea.
Haatik, zenbait egoeratan stock ugaltzailearen tamainari buruzko ondorioren bat atera dezakegu. Muga jakin batetik behera, stock ugaltzailea oso txikia bada eta erreklutamendu txar bat edo bi gertatzen badira, kolapsatu egin daiteke. Gehiegi arrantzatu izanagatik, erreklutamendua arriskuan jartzeko adina txikitu bada gurasoen stocka, erreklutamenduaren gehiegizko arrantza egin dela esaten da
Halaber, populazioaren arrain gazte asko (“arrain txikiak”) arrantzatu direla eta baliteke ugaltzeko eta stocka berritzeko astirik ez izatea. Hazkuntza-fasean dauden arrainen gehiegizko arrantza da hori.